Sarrera
Logikaline call center plataforma espezializatuak dituen enpresa gaztea da eta deiak egin eta hartze kanpainak, telefonoz nahiz beste plataforma batzuen bidez (sms, web, txat...).
Logikaline-k hainbat eta hainbat zerbitzu puntual eskaintzen dizkie bere bezeroei; bezeroentzako arreta zerbitzu osoaren ardura ere bere gain har dezakelarik:
a) CALL CENTER ZERBITZUAK:
- Kanpaina puntualak 900, 901 eta 902 lineak erabiliz.
- Plataforma automatikoak 806, 905... lineak erabiliz.
- Bidalketa masiboetarako plataforma: sms, e-mail, voice-push, web...
- Telefonozko inkestak eta ikerketak.
- Telefonozko arreta-zerbitzuetako kritikoentzako babesa.
- Ordaingabeak telefonoz gestionatzea.
- Telefonozko arretaren inguruko auditoriak.
b) CALL CENTER ZERBITZUEN AZPIKONTRATAZIOA:
- BAZ (Bezeroentzako Arreta Zerbitzua).
- HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua).
- Telefonozko arreta 24 x 7 x 365.
Zerbitzu horietako bakoitzerako, Logikaline-k ipintzen ditu teknologia, behar adina giza baliabide eta bezero bakoitzaren beharren araberako metodologia.
Horretarako, Logikaline-k bezeroaren enpresa edo erakundeko sail bat gehiago balitz bezala funtzionatzen du, bezeroarekiko harremana ez delarik zerbitzuak ematera bakarrik mugatzen.


