Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Logikalinen komunikazio estrategiaren esperientzia, Deusto Unibertsitatean

2012-11-06

Logikalinen komunikazio estrategiaren esperientzia, Deusto Unibertsitatean

Urriaren 30ean, Iñaki Gorostidi Logikalineko gerentea Deusto Unibertsitatean izan berri  da konferentzia bat ematen. Hitzaldi honen xedea Logikalinen Komunikazio estrategia azaltzea zen, horretarako Giza eta Gizarte zientzien fakultateko Komunikazio departamentuaren gonbitea jaso ostean.  Lehenagotik ere, azterketa gai izan zen gure komunikazio estrategia Deustoko ikasgelatan, baina oraingoan, aurrez aurre jaso nahi izan dute gure esperientziaren berri eta atseginez hartu dugu berau partekatzeko luzatu ziguten gonbidapena.

Konferentzia honetan, gure enpresaren Komunikazio estrategia osatzen duten hainbat atal ezberdin aztertu ziren, besteak beste, web orriari ematen diogun garrantzia, landu ditugun publizitate modu ezberdinak, gure bezero direnenganako eta ez direnenganako komunikazioa nola lantzen dugun ...etab. Iñaki Gorostidik unibertsitate horretan bertan ikasi zuen, eta aurrean zituen ikasleen azalean jarri  eta mezu hau luzatu zien: hogei urte lehenago eta beste krisialdi ekonomiko bat puri-purian zela,  berak leku horretan zegoenean kezka berberak zituela eta unibertsitatetik irten eta era askotariko lanetan aritu ostean, gogoak eta konstantziak bultzatuta bere bideari ekin ziola. Autonomo eta autokritiko izateko gomendatu ostean, azaldu zien, krisiak krisi, egoerei buelta emateko modua badagoela, errudunak bilatu ordez,  bakoitzak bere doaiei etekin atereaz, norberagan konfiantza edukiaz eta aurrera begiratuz.

Esperientzia aberasgarria  izan da oso Logikalinentzat, balio izan duelako, alde batetik, jarraitzen ari garen lan ereduaren baliagarritasunaz jabetzeko eta bestetik, komunikazio estrategia propioaz hausnartu ostean,  hobetu beharreko puntuak zein izan daitezken ikasteko ere bai.

Eskertu nahi dugu gonbite hau eta bide batez gogoratu, gure ateak zabalik daudela Logikaline ezagutu nahi duen ororentzat, hori delako estrategia honen oinarrietariko bat, garena gardentasunez azaltzea.