Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Logikaline Realeko bazkideen berkokapenean buru-belarri sartuta dago

2017-05-26

Logikaline Realeko bazkideen berkokapenean buru-belarri sartuta dago

Logikaline Real Sociedadeko bazkideen berkokapenean buru-belarri sartuta dago. Talde donostiarrak ekin dio bere estadioa berritzeko lanari, eta lehen fase honetan 5.000 bazkide ingururi eragingo dio. Horretarako, eurentzat leku berria topatu behar da, eta hor agertzen da Abaltzisketako enpresa.

Hasteko, hor dauden bazkide guzti horien datuak berritu behar ziren, eta lan hori Logikalinek egin du. Horretarako, Athleticen aurkako derbira lan talde bat joan zen bazkideen informazioa jasotzeko, eta aldi berean baita bazkideek zituzten zalantzetako batzuk argitzeko ere. Azken batean, bazkide bakoitzaren edo bazkide talde baten datuak eguneratu beharra zegoen, eta hor ezinbestekoa bihurtu zen Logikalineren lana, ondoren pertsona horiekin ere harremanetan jarri beharra zegoelako.

Lehen fase hori gaindituta, berkokapenaren garaia irsitsi da, eta hor ere Logikalinek lanean jarraitzen du, arretarako zerbitzua emanez, bai telefono bidez, eta baita email bidez ere, eta Realari berkokapen horretan lagunduz. Hala ere, lana hasi hasi besterik ez da egin, estadioko harmailak zatika eraberrituko baitira eta aldaketa guzti horiek egin ahal izateko Logikalinek hor jarraituko du, bere lana proiektu honetan ezinbestekoa bihurtuz.