Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Logikalineko agenteentzat ikastaroa

2017-06-15

Logikalineko agenteentzat ikastaroa

Sotto Tempo enpresak Logikalineko agenteei ikastaroa eman zien asteazkenean, ekainaren 14an, Abaltzisketan. Aipaturiko enpresak arreta zerbitzua ematen duten enpresen arteko lehiaketak antolatzen ditu sektore ezberdinetan eta horietan hartzen du parte Eroskik. Eroskiren arreta zerbitzua  Logikalinek eskaintzen du, eta azkeneko bi urtetan lortu du irabaztea banatzaile handien sailean. Aurten, gainera, fidelizazio txartelaren gainean ere izango da lehiaketa, eta hor ere Eroskiko arreta zerbitzua Logikalinek eskaintzen du.

Asteazkeneko ikastaroa eta gero, datozen egunetan arreta zerbitzuaren maila arlo ezberdinetan aztertzen joango da Sotto Tempo, Logikalinena barne, eta horren ostean emandako puntuen arabera erabakiko omen da arlo bakoitzeko irabazlea, Ana Banquer Sotto Tempoko ordezkariak esan zuenez.

Eroskirekin bi aldiz irabazi du saria Logikalinek, eta aurten parte hartuko duen bi sailetan irabazteko itxaropena ere badago. Ikastaroa goizean izan zen batzuentzat, eta arratsaldean beste batzuentzat. Bertan hainbat kontzeptu aztertu, hobetu eta ikasi zituzten, eta ikasitakoa praktikan jartzeko deiak ere egin zituzten euren artean.

´´Oso ona izan da. Elkarren artean parte hartuz landu ditugu gauzak, eta benetakoak balira bezela deiak ere egin ditugu, oso interesgarria izan da ikastaroa, eta eramaten erraza´´, esan zuen Igotz Rotetak, Logikalineko ikuskatzaile eta plangintza arduradunak.

Ana Banquer eta Blanca Gener, Sotto Tempoko zuzendari komertzialak aritu ziren ikastaroa ematen, eta biak ere gustura agertu ziren amaieran. ´´Oso gustura aritu gara. Etorri direnak gogoz aritu dira, gainera taldetxo txikiak ziren, eta denontzako errezagoa egiten da. Maila oso ona daukate, eta gauzak hobetzeko asmoarekin oso gustura aritu gara´´, esan zuen Ana Banquerrek.

´´Dakiguna eta hobetu duguna praktikan jartzea izaten da onena, eta hori egin dugu. Gure artean egin ditugu deiak, agente eta kliente bagina bezala, eta hori ere polita izan da. Giro oso ona izan dugu eta maila ere bai´´, erantsi zuen Blanca Generrek.

Dauden hutsuneak hobetzeko honelako ikastaroak garrantzitsuak direla ere ohartarazi zuten.´´Gurekin, edo beste enpresa batekin, baina komenigarria izaten da hobetzeko ikastaroak egitea. Kasu honetan lehiaketa guk antolatzen dugu, eta guk egiten dugu azterketa eta ondorioz ongi dakigu enpresa bakoitzak zertan hobetu behar duen. Arlo ezberdinak daude, eta denak sakondu behar dira´´, aitortu zuten biek. Hala ere, Logikalineko agenteen maila handia nabarmendu nahi izan zuten biek.

Ondorioz, datozen egunetan joango dira enpresa ezberdinak aztertzen, eta nola ez, baita Logikaline ere.