Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Logikalineko langilea den Gonzalo Nunesek bere lehen eleberria argitaratu du

2017-06-26

Logikalineko langilea den Gonzalo Nunesek bere lehen eleberria argitaratu du

Logikalineko langilea den Gonzalo Nunesek bere lehen eleberria kaleratu du. El buen dictador da liburuaren izenburua. Pasa den otsailean ikusi zuen argia eta bera sortzez portugaldarra denez, portugaleraz atera zen liburua. Orain, ordea, ingelerera eta gaztelerara itzulita daude, eta litekena da euskerara ere itzultzea.

´´Euskera ikasten ari naiz, eta idazlan bat eman ziguten gai batekin. Hura idatzi nuenean, gai hark gehiagorako ere eman zezakela pentsatu nuen, eta hor hasi zen ibilaldi hau´´, esan zuen Gonzalok. ´´Azkenean trilogia bat egitea erabaki nuen, eta hau horren aurreneko partea da´´, eransten du Logikalineko langileak.

Dena bere kabuz egin du, eta interneten dauka salgai. ´´Liburua bera 9,50 eurotan erosi daiteke, eta interneten irakurtzeko euro baten truke jaitsi daiteke. Pasa den apirilean Brasilen portugaleraz idatzitatako gehien jaitsi zen liburua izan zen´´, dio. Horrek, beste aukera batzuk zabaldu zizkion. ´´Hori zela-eta, brasildar bat jarri zen nirekin harremanetan liburu hau ingelerera itzultzeko, eta horrela egin nuen. Gero, lankide baten laguntzaz gaztelerara ere itzuli dut, eta jadanik erosi daiteke gazteleraz ere´´, gehitzen du.

Gustavo izeneko portugaldar baten kontuak omen dira lehen atal honetan. Lisboa inguruan bizi den gizon arrunt batenak. Historia Espainiaren eta Portugalen arteko muga inguruan gertazten omen da. Baina bigarren atala ere prest omen dauka Gonzalok. ´´Idatzita daukat, baina orain zuzenketa batzuk egitea falta zait. Portugaleraz urtearen hasieran kaleratzea espero dut´´, dio. Eta gomendagarraia izango dela ohartarazten du. ´´Lehen atalean Gustavo izeneko gizon bat da protagonista, baina bigarrengoan beste bi protagonista gehituko zaizkio, eta Euskal Herrian kokatua egongo da, Gipuzkoaren eta Lapurdiren artean´´, esaten du Logikalineko kideak.

Nunesek, trilogia honekin jarraituko du, baina ez du bere ibilbidea hor bukatu nahi, hasi besterik ez dela egin esan genezake, aipaturiko eleberriarekin zer ikusirik ez duen beste bat ere kaleratzear baitauka. ´´Idazten gozatu egiten dut, eta jadanik beste eleberri bat, trilogiarekin zer ikusirik ez daukan bat egina daukat eta bukatuta ere bai. Irailean izango da kalean portugaleraz idatzita. Gero, itzulpenak egiten jarraitzea espero dut. Manual de un homicídio dauka izena. Oraingoz portugaleraz bakarrik dago, eta izenburua ere hizkuntza horretan da´´, adierazten du.

Logikalineko bere lanaz gain, idazteko ere lana gogotik ari da egiten, eta hurrengo erronkei buruz ere aritu zen. ´´Aipatu bezala, trilogiarekin jarraituko dut, bigarrena ere zuzentzea bakarrik falta baita, eta hirugarrena ere egingo dut. Aipaturiko beste eleberria ere irailean argitaratuko dut, eta gero Santiagoko bideari buruz ere egin nahi nuke zerbait´´, esaten du.

Oraingoz, bere kontura jarraituko du gauzak egiten. ´´Argitaletxeren baten eskaintza oso erakargarri bat jaso ezean, orain arte bezela nire kabuz jarraituko dut´´, dio Gonzalo Nunesek. Guzti hau gauez egiten omen du normalean. Logikalineko bere lanaz gain, bere familia ere badauka, eta tartea duenean idazten omen du, hori baita bere pasioteako bat.