Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Angel Castrilloren bisita jaso du Logikalinek

2017-08-11

Entrenatzaile pertsonala den Angel Castrilloren bisita jaso zuen Logikalinek, eta Abaltzisketako enpresa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Castrillo, barne antolamendu eta elkar komunikazioa lantzen dituen coacha da, eta bera izan zuten gidari Logikalinekoek Bujedon egin zuten egonaldian, baina bera izan da baita ere urtean zehar Logikalineko lan talde bakoitzeko arduradunekin egin dituen bileretako gidaria, bertan barne antolakuntza era elkar komunikazioa lantzeko formakuntza landu baitute. Bujedoko egonaldia, horren amaiera izan zen. Angelek eskarmentu handia dauka enpresetako gorabeheretan, bai elkar komunikazioan, eta baita antolamenduan ere.

Angel Castrilloren bisita jaso du Logikalinek

Iñaki Gorostidi Gerentearekin pasatu zuen goiza, eta Logikaline ezagutzeaz gain, inguruak ezagutzeko eta ikusteko ere balio izan zion. Horrela, goizean Ganboa Txiki mendira joan ziren, eta handik Txindokira, ezezagunak baitziren guzti hauek Castrillorentzat. Gainera, larrean zebiltzan animaliak ere ikusi ahal izan zituen. Ondoren etorri ziren Logikalinera, eta han bertan lana nola egiten zuten bertatik bertara ikusi ahal izan zuen. Langileekin ere solasaldi bat egiteko modua izan zuen, eta gero baita Orendain ezagutzeko aukera ere eduki zuen.

Angel Castrillo bera ere ez zen esku hutsik etorri, besapean ekarri baitzuen idatzi berri duen, eta kaleratzear duen liburua. Logikalinekoentzat ekarri zituen, Bujdeon izan ziren guztientzat opari. "Conversaciones con un hada" izenburuarekin laister izango da kalean. Honekin sasoina edo denboraldia amaitu dela esan daiteke, eta oso emankorra izan dela onartu zuten denek.