Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Logikalinek Nazaret eskolaren bidez bide berriak zabaldu ditu

2017-10-02

Nazaret eskolarekin eta Lanbiderekin elkarlanean, ate berriak zabaldu ditu Logikalinek. Nazaret eskolak salmenta komertzialen kudeaketako ikastaroa antolatu du langabezian dauden pertsonentzat, eta badarama horrekin urte bat. Denera 610 orduko ikastaroa da, eta horietako 200 praktikak izango dira. Aipaturiko kurtso hori egin dutenetako batzuk, Logikalinen egingo dituzte praktikak.

Logikalinek Nazaret eskolaren bidez bide berriak zabaldu ditu

Logikalineren eta Nazareten harremana orain dela urtebete hasi zen, Abaltzisketako bulegoak ikusi eta ezagutu zituztenen, eta ikasleek Logikalinen lan nola egiten zuten ikusi zutenean. Hor sortu zen bien harremana, eta ondoren Abaltzisketakoen beharrekin modulo bat egin dute. Formakuntza horrekin prest etorriko lirateke Nazareteko ikasleak Logikanlinen lan egiteko.

Guzti honekin ere ondorio bat atera daiteke, izan ere garbi ikusten baita mundu akademikoa eta lan mundua elkarrekin ongi uztartu daitezkela, eta horren adibidea da Logikalinek eta Nazaret eskolak lortu duten akordio hau.

´Honek ate berriak zabaldu dizkigu. Orain arte lanerako komertzialak bilatzerako garaian betiko bidea jarraitzen genuen, eta orain ere bide horrekin jarraituko dugu, baina hau beste aukera bat da. Kasu honetan Nazaretek berak aukeratzen ditu, eta hemen praktikak egiteko hautagaiak berak bidaltzen ditu. Gero, ongi badoaz, hemen lanean jarraitzeko aukera izan dezakete´´, dio Luis Mari Muruak, administrazio eta giza baliabideen arduradunak.

´´Orain arte prozesu guztia guk hemen egin izan dugu, langileen aukeraketa eta ondorengo formakuntza osoa gure gain hartu izan dugu. Aukera berri honekin, aurrez aukeratutako pertsonak datoz, oinarrizko prestakuntza maila egokiarekin eta horrek bidea errazten digu´´, eransten du Nagore Peñagarikanok, marketing eta salmenta arduradunak.

Lehen kurtsoa egina da, eta aurreneko uzta ere atera da. Ondorioz Logikalenen praktikak egiteko aurreneko bost pertsona berahala izango dira lanean praktika horiek egiteko. ´´Gure komertzialekin hasiko dira praktikak egiten, eta bertan aurrera jarraitzeko ere aukera izan dezakete´´, dio Nagore Peñagarikanok.

´´Azkenean horrelako elkar lan batek bai Nazaret eskolari, eta baita gure enpresari ere ongi datorkigu. Alde batetik Nazaretek enpresak behar ditu bere ikasleek praktika egiteko, eta guri berriz lana errazten digu, azken batean bila ibili beharrean guregana datozelako horretarako prestatuta. Hala ere, langileak bilatzerako garaian orain arte erabiltzen ditugun bideak ere erabiliko ditugu´´, dio Muruak.

´´Orain arte horrelako ikasketarik ez da egon. Tankerako zerbait egon zitekeen baina ez salmentarako komertzilalentzat, eta gaur egun saltzen jakiteak ikaragarri balio du edozer lanetarako, eta guri ere primeran etorriko zaigu´´, eransten du Peñagarikanok.