Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Call center eleanitza

Explicación

DESKARGATUZerbitzuen katalogoa: Call center eleanitza

Logikaline-n arretarako plataforma eleaniztunak dauzkagu. Plataforma horiek arreta telefono bidez emateko dira, batik bat; baina, arreta berehala emateko, beste bide batzuk ere erabiltzen ditugu, hala nola, posta elektronikoa, interneta, txat-ak, SMSak… Eta hori laster indarrean jarriko duten lege berriaren arabera; lege horrek, gainera, enpresa asko behartuko ditu era horretako zerbitzuak gau eta egun ematera.

Logikaline-ko langileak prestatuta daude bezeroen edo herritarren kontsultei behar bezala erantzuteko, ahoz nahiz idatziz, hainbat kanalen bitartez. Gau eta eguneko plataforma eleaniztunak antolatzen ditugu, arreta ahalik eta hizkuntza gehienetan emateko: ingelesa, frantsesa, alemana, espainiera, euskara, katalana, portugesa… Hala, garantia osoa eskaintzen diegu arreta zerbitzua kanpora atera nahi duten enpresei eta erakundeei.

 

ABANTAILAK

  • Bezero eta herritarrek kontsultak, erreklamazioak eta iradokizunak egiteko bide independenteak jartzea, behar diren hizkuntzetan.
  • Zerbitzua kanpotik ematea, kanpaina jakin batzuetan.
  • Langilerik ez dagoen ordu eta egunetan (asteburuetan, gauez, oporraldietan, e.a.) telefono bidezko arreta eman ahal izatea.

KASU PRAKTIKO BAT

  • 1
    bezeroa

    Igogailuen sektoreko multinazional bat.

  • 2
    eskaera

    Laguntza teknikoa behar duten bezeroei telefono bidezko arreta ematea eta larrialdietako deiei erantzutea.

  • 3
    planteamendua

    multinazionalaren instalazioetan bertan plataforma eleaniztun bat jartzea (24 x 7 x 365).

EMAITZAK

  • Giza baliabideetako gastuak gutxitzea.
  • Protokolo irizpideak bateratzea.
  • Bezeroek arreta telefonikoaz duten iritzia hobetzea.
  • Baliabide material eta teknikoak eta giza baliabideak optimizatzea.