Espainiako lege oharra
Merkatu azterketak egiteko departamentu propioa du Logikalinek. Gainera telefono deiak egiten esperientzia handia duten pertsonek kudeatzen dute departamentu hori, beraz emaitza onak lortzen dira.
Jendartearen iritzia jasotzeko erraminta ona izan daiteke. Gai baten inguruko iritzi orokorra edo erabiltzaile zehatz batzuen esperientzia jaso daiteke, informazioa jasotzea izango delarik beti helburua.
Azterketa soziologikoak aldian behin egiten diren neurketak dira. Jendartearen iritzia edo asmoa jasotzea da helburua, hauteskunde garaian, esaterako. Kasu hauetan erakundeen eurek zehazten dute perfila.
Badira barne merkatuko azterketak edo kanpo azterketak egiten dituzten enpresak. Kanpo azterketen kasuan, erabiltzaileen asebetetze maila jaso nahi izaten da. Barne azterketen bitartez, berriz, zerbitzua hobetu.
Logikaline komunikazio arloan espezializatua dago. Hori dela eta, tresna egokia da azterketa soziologikoak egiteko. Jendartearen lagin bat aukeratu eta galdeketak egiten dira, bezeroaren beharren arabera.