Contact center-a hasi da berriro proiektuak babesten. Kultura-arloko proiektu interesante bat dugu oraingoan.

Proiektuaren helburua da gure gizartearen kultura eta nortasun paregabeak markatu dituzten tradiziozko ohiturei bizirik eustea.

Erakusketa ibiltarien bidez, Gorka Garmendiak elkartearen proiektuak azalduko ditu. Gorka Garmendia ondarean aditua eta aholkulari etnografikoa da.

 Erakusketen zikloa, ez dago esan beharrik, Abaltzisketan hasiko da, Udalaren laguntzaz, segurtasun neurri zorrotzekin eta aforoari buruzko arauak betez. Oraindik ez dakigu noiz hasiko diren erakusketak; baina, urtea amaitu baino lehen hasiko dira, seguruenera.

Oraingoan, Gorka Garmendiak naturaren hizkuntza sakratua mendeetan zehar ezagutu zuten emakumeak omentzen ditu, haiek izan baitziren gure ohiturak eta inguratzen gaituen mundua ulertzeko moduak markatu zituztenak.

2019an,  Gorka Garmendiaren lehen eleberria argitaratu zen: «BA, el equilibrio entre los mundos«. Lan laburra da, sinbolismo bisualaz betea.

Eleberria Xibarit Argitaletxeak argitaratu du edizio bakarrean eta, arrakasta handia izan duenez, oso azkar amaitu da argitalpena.

Ikusita eleberriak izan duen onespen zabala eta jendea eske eta eske ari zitzaiola, egileak eta Logikalinek indarrak batu dituzte, Hemengoak izeneko abentura berri honetarako, gure herriak inguratzen dituzten ezaupideei eta tradizioei bizirik eusteko asmoz.