Bai, ilargira joan ginen. John Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak desafio haren atarian esan zuen legez: "ilargira joatea erabaki dugu ez erraza zelako, zaila delako baizik." Beste batean esan zuen ilargira goaz hor dagoelako. Ezbairik gabe bidaia hark borondate indar eta konfiantza izugarriak exijitzen zituen, baina baita etengabe ikasi eta hobetu beharra ere. Gaur egun, gure erronkak ez zaizkigu ilargirako bidaia bezain erromantikoak iruditzen. Egungo krisi ekonomikoa, Kennedyren hitzak erabiliz, ez da erraza, zaila da. Dena den, ilargiko abentura ez bezala, guk ez ditugu garai latz hauek aukeratu, baina hemen daude. Urrats handi bat eskatzen digute gu guztioi, urrats hori gizadiarentzako urrats txiki bat baino izango ez bada ere. Zergatik ez dugu gaur egungo egoera hartzen gaindituko dugun desafio bat balitz bezala? Erabil dezagun imajinazioa eta izan gaitezen ausartak. Bakoitzak defini dezala zein den bere ilargirako bidaia. Guretzat bidaia hori zerbitzua etenik gabe hobetzeko orbitan dago.