Egoitza Aralar parke naturalean (Abaltzisketan) duen contact center plataforma AAren eta teknologia berrien inguruko proiektu interesgarri eta anbiziotsuenetako batekin elkartu da: euskararen corpus digitala sortzea.
Logikaline Euskorporarekin ariko da elkarlanean, trakzio lanak egingo dituen enpresa gisa, Euskadiko beste marka enblematiko batzuekin batera (Iberdrola, Kutxabank, Mondragon Unibertsitatea…). Euskorpora euskarazko baliabide digitalak kudeatzeko elkartea da.
Contact center enpresak ezin konta ahala gestio egiten ditu egunero hainbat sektoretako zerbitzuentzat; era berean, handia da analisirako duen gaitasuna. Hori guztia funtsezkoa izan da elkarlan interesgarri honetarako. Bi faktore horiei esker, Logikaline balio handiko lankide izango da, analisiak egiteko, joerak detektatzeko eta AA sortzaileak garatzeko, besteak beste.
“Nonahi erabiltzen diren modako AA guztiek maila ona dute nola ingelesez hala gazteleraz. Euskara, ordea, atzeratuta daukagu, ez du erantzuten gaur egungo munduak eskatzen duen moduan, eta corpus honek horixe eskaintzen digu: denbora asko pasa baino lehen AA sortzaile berriak izateko aukera, entzuteko, idazteko eta beste hainbat eta hainbat jardueratarako, industria nahiz gizarte arloan”, Javier Zurutuza Logikalineko teknologia arduradunak adierazi duen legez.
Ekimen honek guztiz egiten bat Logikalineren helburuekin eta izaerarekin. Gainera, euskal ondare kulturala zaintzeko eta mantentzeko mesedegarri ez ezik euskararen ikerketarako eta garapenerako hainbat bide eskaintzen ditu.
Iñaki Gorostidi zuzendari nagusiaren hitzetan, “corpusa sortzen lagunduko dugu eta, hala, euskararen presentzia digitala ziurtatu eta zaindu ahal izango da eta inoiz ezagutu gabeko egitasmo garrantzitsuei ateak irekiko zaizkie, euskalkiak kontuan izanda betiere”.