Basoen Nazioarteko Eguna dela-eta, Basotik Fundazioak Foru Aldundiko eta Fundazioari laguntzen dioten enpresetako hainbat kide bildu zituen aurreko ostiralean Orion. Enpresa horien artean, Logikaline egon zen.

Basotik Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitasmoa da, basoak modu iraunkorragoan kudeatzeko sortua; azken baten, asmoa da gure inguruko basoak abandonatuta ez geratzea. Fundazioak, 2024an martxan jarri zenetik, Logikaline ondoan izan du, bere bidelagun izan da, egitasmoa ingurumenaren aldetik interesgarria delako eta egitasmoaren helburua Gipuzkoako basoak modu efizienteagoan kudeatzea delako.

Logikaline, egitasmoari laguntzen ari zaio bere zerbitzuak eskainiz eta, jakina, ezin zuen hutsik egin halako ekitaldi batean. Zuhaitz bat ere landatu zuen, Gipuzkoako Desioen Basoa ekimenaren barruan. Ekimenaren bidez, hausnarketa jakin bat bultzatu nahi izan da, esan nahi baita, Gipuzkoako basoek gure ongizaterako eta lurraldearen oreka berdeari eusteko egiten diguten mesedeaz jabetzeko asmoz antolatutako ekimena izan da.

Iñaki Gorostidi Logikalineko zuzendariaren esanetan, Basotik-ekin egiten ari garen lana “proiektu estrategikoa da eta sinbolismoz betea, ingurumenaren aldetik begiratuta eta dituen balioak kontuan izanda”. Nabarmendu du, era berean, “Logikalinek, duen teknologiari esker, asko lagundu diezaiokeela Fundazioari gure basoen kudeaketa modernizatzeko ahalegin horretan”.