Abaltzisketako Txalburu eskolako 16 ume eta bi irakasle Logikalinen izan dira bisitan. Haurrek enpresako instalazioak ikusi dituzte. Luis Mari Murua, administrazio eta giza baliabideen arduraduna, eta Leire Zabaleta, proiektu eta teknoloji berrien arduraduna gidari dituztela ibili dira Logikalineko zoko guztiak ikusten eta ezagutzen.

Barrua ikusi ostean, agente ezberdinek lan nola egiten duten ere bertatik bertara ikusi ahal izan dute, eta baita ukitu ere, libre zeuden mahaietan eserita aritu baitira kaskoak jantzi eta gauzak nola egiten diren ikusten eta ikasten. Barruan eskolarako argazkiak ere egin dituzte, prestatzen ari diren egutegian sartzeko asmoarekin.

Hori dena amaituakoak, pastak eta gozoak jateko parada izan dute. Umeek eguerdi bikaina pasatu dute, denek aho batez onartu baidute ikusi dutena ikaragarri gustatu zaiela, eta bakarren batek ere gomendatu du eskolarengatik aldatu behar dutela, euren gustuko gailu asko daudelako Logikalinen.