Pasa den larunbatean Real Sociedad futbol taldearen Fundazioa babesten duten enpresak, eta tartean Logikaline, Iñaki Gorostidi Gerentearen bidez, Gasteizen izan ziren talde gipuzkoarrak Alavesen aurka jokatu zuen norgehoagoka ikusten. Baina eguna ez zen osatu Gipuzkoako hiriburuko taldea animatzearekin bakarrik, hortik haratago joan zen.

Goizen hasi zen eguna. Autobusez denak batera joan ziren Logikalineko ordezkaria eta gainerako enpresa babesleetako ordezkariak, baita hauekin Alberto Gorriz eta Santi Bakero, Realeko jokalari oihak, eta klubeko hiru kontseilari ere.

Eguerdia pasata atera ziren Donostiatik, eta Arabako hiriburura iritsi ostean hango jatetxe batean bazkaldu zuten. Otordua giro ezin hobean joan zen eta amaiera Realaren aldeko kantuekin eman zioten. Tarte hori ere baliagararia izan zen enpresa ezberdinek elkarren artean duten harremana sendotzeko.

Egin beharreko argazkiak egin ostean, Mendizorrotzara joan ziren, eta han taldea gogoz animatu zuten, eta gozatu ere bai, azkeneko ordu-laurdenean zuri-urdinek bi gol egin zituztenean.

Itzulera ere gozoa izan zuten Logikalineko ordezkariek eta gainerakoek. Mendizorrotzan izan ziren enpresa guztiei, Logikaline barne, bere eskerrik beroenak eman dizkie, Real Sociedad futbol taldeak bai klubaren proiektuan laguntzeagatik, eta baita euren konpromezuarengatik ere, pasa den larunbatean zuri-urdinek hiru puntuak lortu arteraino erakutsi zuten bezalaxe. Aldi berean Logikalinek ere Realari esker on hori itzuli nahi dio, proiektu horretan parte hartzera gonbidatzeagatik.

Egun biribila