Anoetako estadio berria dela-eta, Real Sociedad bazkideei lekuz aldatzeko aukera ematera doa, lanak amaitzen direnean. Lehen fasean, bazkideen datuak jaso ditugu, zein lekutan kokatzea gustatuko litzaieken jakiteko, eta zeinekin, horrela taldeka edo banaka kokatu ahal izateko.

Bildutako datu guztiekin, eta denak kudeatu ondoren, bazkideei deitzen hasiko gara Anoetako estadio berriko euren eserlekua emateko. Taldeka doazenei, ordezkariari deituko zaio, eta banaka doazenei, berriz, bazkide bakoitzari.

Horretarako Realak Arcco Amaran lokal bat edukiko du, eta bertan Logikalineko agenteek eta Realeko pertsonalak hartuko dituzte bazkideak.

Egun hauetan Realaren eta Logikalineren artean emandako formakuntzarekin aritu gara.

Nabarmendu behar da, logikalinek landu duela hitzordu hauek kudeatzeko tresneria, eta leku aldaketarako front telefonikoz eta posta elektroniko bidez ipintzen dugu arreta.