Abaltzisketan buru belarri ari dira maiatzaren 19an Real Sociedadeko beteranoekin jokatu behar duten partida prestatzen, eta Iñaki Gorostidi, Joxeramon Mujika eta Urko Otamendi Realeko beteraonekin entrenatzen izan ziren pasa den ostegunean.

Zuri-urdinekin aritzen den Joseba Irazusta, Abaltzisketakoekin entrenatzen aritzen da, eta bere gonbitea jaso zuten Zubietan aritzeko, eta han joan ziren lan saioa egitera Abaltzisketatik bi beterano eta gazte bat. Oso ongi aritu ziren hiruak, maila bikaina emanez, baina guztiaren gainetik goi mailako jokalariak izandakoekin bizi izan zituzten uneak gogoangarriak izan zirela zioten hiruak, eta izandako sentsazioak ere bikainak izan zirela.

Lana gogotik egin ondoren, eta zelaian gozatu ostean, aldagelako ordua etorri zen, eta han ere gozatu zuten. Jatekoa eta edatekoa izan zuten, eta profesionalak izandakoen bizipenak entzuten ere bapo pasa zuten, euren kirol bizitzako pasarte polit asko kontatu baizituzten, eta bai Iñakik, bai Joxeramonek eta baita Urkok ere, pozez gainezka utzi zituzten Zubietako kirol instalazioak, pasatako orduak beti izango baidituzte gogoan, eta aldi berean jasotako gonbidapenarekin oso eskertuta ere bai.