Ana Agirrek 14 urte daramatza Logikalinen. Aurreneko hamaika Hernanin, Oronan egin zituen, eta azkeneko hiruak Abaltzisketan daramatza. Une honetan Eroskirentzat ari da, baina aurretik Oronoarentzat jardun zuen. Arreta zerbitzuan, telefonoak hartuz, administrazio lanak egiten, denetik egin du Anak. Berak badaki baita ere goizez, arratsaldez edo gauez lan egitea zer den, guzti honen berri eta iritziak eman dizkigu.

Nola gogoratzen dituzu hastapenak?

Larunbatetan hasi nintzen, goizez, 7.00etatik 15.00etara. Gero igandetara ere pasa zidaten, gero oporrak eta bajak betetzen hasi nintzen, eta horrela bertan geratu arte.

Nolakoa izan zen Hernanitik Abaltzisketara etortzea?

Hasiera batean pena eman zidan, urte asko neramatzan han, eta jarrita nengoen hango erara. Hemen ere oso gustura ari naiz. Uste dut, azkenean aldaketa honek mesede egin didala.

Lehen Oronarentzat, orain Eroskirentzat. Asko aldatzen al dira gauzak?

Bi proiektu ezberdin dira. Dena dela, aldaketa apurka-apurka joan zen. Hasieran ere hemen Oronarentzat aritu nintzen, gero joan nintzen Eroskirekin hasten. Prozesua piskana joan zen, eta ongi hartu nuen.

Asko aldatu al dira gauzak azkeneko hamalau urte hauetan?

Bai ikaragarri bizitza bezalaxe, hau ere sekualako abiadan doa. Oronan hasi nintzenean Estatu espainiarrean bakarirk egiten zuen lan, baina gero beste herrialdetara zabaltzen joan da, eta horrekin gauza asko aldatu ziren. Eroskirentzat hiru urte daramazkik, baina gauzak aldatu dira, beti gehitzen eta gauza berriak sartzen doaz. Eta teknologikoki, aldaketa izugarria izan da, beti berritzen joan behar da.

24 orduko zerbitzuan ere egin duzu lan. Egunetik gauera gauzak asko aldatuko dira, ezta?

Ikaragarri. Gauak ez dauka egunarekin zer ikusurik. Gauean normalean dei gutxiago izaten dira, eta beste lan batzuk egiteko baliatzen duzu askotan, baldin eta deirik sartzen ez bada. Orona, esaterako, igogailuen enpresa da, eta han eguraldiak ere zer esana izaten du. Euria ari duenean, trumoiak eta tximistak ari direnean, horrelako egunetan argia joateko arrisku gehiago izaten da, eta normalean hori nabaritzen da. Gero gauez, asteburuetan nabaritzen da. Astean normalean ez da gauez dei asko izaten, baina asteburuetan gehiago izaten da.

Igogailuan norbait harrapatuta dagoenean sikologo lan apur bat ere egin beharko du telefonoa hartzen duenak, ezta?

Bai, hori da. Batzuk oso lasai deitzen dute, baina beste batzuk oso beldurtuta, behin teknikariari deitutakoan lasaitzen saiatu behar izaten da, gozotasuna nahi izaten dute. Egia da egunez, adibidez, beste dei batzuk ere hartu behar direla eta hor izaten dira arazoak, baina gauean bada, normalean dei gutxiago dira eta tarte gehiago izaten da beste aldean dagoen pertsonarekin egoteko.

Bitxikeriarik gogoratzen al duzu?

Behin Granadako ume batzuk deitu zidaten igogailuan harrapatuta geratu zirelako. Beraiek lasaizten aritu nintzen. Jolastera abaitu ziren, eta argia joan zitzaien. Futbolari buruz hitz egiten aritu ginen, nahiz eta neri futbola bate ere gustatu ez.

Gezurretazko deiak ere izango dira, ezta?

Bai, baina ez duzu behin ere jakiten. Batzuetan nabaritzen duzu ilea hartzen ari zaizula, eta hala ere berdin eman behar diozu eskatzen ari zaizun informazioa, ezin diozu telefonoa itzali. Igogailuen kasuan, gainera kontuz ibili behar da, beti bidali behar duzu teknikari bat, nahiz eta ia seguru egon ilea hartzen ari zaizula, ezin zara arriskatu. Horrelako deiak normalean gauetan izaten dira.

Zuretzat zein da lan egiteko txandarik onena?

Nire ustez arratsaldez dago gorputza bere unerik onenean, baina niretzat goiza da onena. Behin lana egin, eta arrartsalda libre daukazu famailiarekin egoteko, edo beste gauzak egiteko. Okerrena niretzat gaua da. Asko sufritzen dut. Behin laurak edo bostak aldera logureak jotzen zidan. Gero, egunez lo egite horretan ez da berdin deskantsatzen, eta astearen amaierara oso nekatuta iristen nintzen. Txanda banatua ere gustatzen zait.

Eta orain enpresaren barruan beste lan bat egiteko esango balizute?

Arazorik gabe. Ni lanerako gogoz eta prest nago. Lehen Oronarentzat egin nuen, orain Eroskirentzat, eta orain beste norbaitentzat egin behar badut, edo beste era bateko lana egiteko esango balidate, ni prest, ez daukat arazorik.