Logikalinek lan ona egin zuen Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen enpresen Txapelketan. Hiru partida jokatu zituen, bat irabazi eta bi galdu zituen, baina ihes egin zien partidetan ere, beti neurketan sartuta egon zen, hiruetan  itxura oso ona emanez.

Arratsaldeko lehen partida Roxtecen aurka jokatu zuen, eta 1-0 irabazi zuen Asier Galdeanok lortutako golari esker. Horrek indarra eman zien Abaltzisketakoei, eta bigarren partida ere gogotsu hasi zuten Saymaren aurka. Markagailuan ere azkar jarri ziren aurretik Aitor Aiestaranek lortutako golari esker, baina gero arerioak markagailua irauli egin zuen.

Hirugarren partida benetan zaila zeukaten El Diario Vascoren aurka. Hauek bi partidak irabazita zetozen eta finalerdietara sailkatzeko puntu bakar bat nahikoa zuten. Lehen bost minutuetan 0-2 aurretik jarri ziren. Logikalineko jokalariek gora egin zuten, eta Ieltxuk lortutako golari esker, Abaltzisketakoak berriro ere neurketan sartu ziren, eta berdintzeko aukeraren bat edo beste izan bazuten ere, amaieran galdu egin zuten.

Multzoko sailkapenean hirugarren geratu zen Logikaline, partida bat irabazi, bi galdu, hiru gol alde, eta lau aurka zituela