Ordiziako Txirrindulari klasikaren eguna da abuztuaren 25a, eta aurtegoan ere ez du hutsik egin. Bere punturik garrantzitsuenetakoa Abaltzisketa izaten da, eta aurtengoan ere bost aldiz pasatu dira bertatik. Logikalineren ondo-ondotik pasatu dira txirrindulariak, eta urteroko modan, jendetza batu da, nahiz eta aurtengoan Frantziako Tourrarekin bat egin duen, eta izen handiko txirrindulari batzuk falta izan diren. Eguraldiak ere lagundu du, eta Abaltzisketako bidea jendez gainezka izan da, eta baita Logikalinerekin iskina egiten duen bidea ere eta baita ataria ere. Azpiko Ermentañe taberna ere beteta izan da, eta egiten zuen eguraldia kotuan hartuta, bertako terraza ere jedez lepo egon da. Jendeak naturaz eta eguraldi onaz gozatu ahal izan du txirrindulariak ikusten zituen bitartean.

 

Animatzen Ordiziako Klasikan! #bicis #txirrindulariak

Una publicación compartida de Logikaline (@logikaline) el