Nortzuk gara

Logikalinek, contact center eta bezeroen arreta-zerbitzuetan erreferente bihurtuta eta sektorean 20 urteko esperientzia izanik, egoitzari Aralar parke naturalean eusten dio, Txindoki enblematikoaren magalean. Handik 24 orduko contact center plataformak eskaintzen dizkie industria, ecommerce eta zerbitzuen sektoreetako enpresei, dituen 100 langile baino gehiagoren eguneroko lanari esker.

LOGIKALINE, ideia bat, amets bat, behar bat agian, pertsona ugarirena, emakumeak, gizonak, inguru ezberdin batean, non milaka eta milaka interakzio artatzen diren, hizkuntza ezberdinetan, egunero, deiak, mailak, whatsapp-ak, kultura anitzeko herritarren artekoak, natur parke batean kokatua dagoen baserri batean, inguruko enpresei zerbitzua eskainiz; bokazio batekin, batez ere zerbitzua eskaintzekoa, baina baita milaka urteko nekazal bizimodua errealitate digital bat bihurtzekoa ere, konektaturik, baina lasaitasun guztiarekin, inguru honetako bizilagunak garatzeko bokazioa, naturarekin harreman zuzenarekin, berau errespetatuz eta gozatuz, bertako bistekin, inguruko mendiak, elurtuak edo zirimiriak bustiak, pertsona horiek guztiak diren lekuetan inbertituz, eta zerbitzuren bat behar duen enpresetan, helburu amankomunak partekatuz, bidelagun izatea, zerbitzu gehiago eraikitzea, pixkanaka, baina etengabe, orekaz, errespetuz, taldelanean, kontziliazioa errespetatuz baina emaitzak lortzeko erronkarekin,...hitz batean, LOGIKALINE: Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik".

Iñaki Gorostidi