Gure DNA

Baserria izatetik mundua konektatzen duen sarea izatera

Guztia Abaltzisketan hasi zen, mendi artean gordetako herri txiki batean, Aralar parke naturalaren bihotzean, Txindokiren magalean, non lainoa pagoekin trabatzen den egunsentian. Han, Ermentañe baserria dago. Ermentañe ezinbesteko etxea izan zen herritarrentzat, gauza askotarako baliatzen zuten herritarrek: zerbait hartzera joateko, ilea mozteko, oinetako pare bat erosteko… edo, besterik gabe, beste batzuekin hitz egiteko.

Han jo zuen lehenengo aldiz, gainera, telefono batek herrian. Telefono linea hark pertsonak lotzen zituen, distantzia artean isiltasun zela.

Zerbitzua, hurbiltasuna eta arreta odolean zeraman etxe eta familia hartan jaio zen Iñaki Gorostidi. Han hazi eta hezi zen jendearen, herrikideen eta bezeroen konbertsazioen artean eta txiki-txikitatik irakatsi zioten eta ikasi zuen zerbitzatzea lanbidea baino zerbait gehiago zela: bizitzeko modu bat.

Denborarekin, herentzia hura ideia bihurtu zen:
Eta zerbitzurako joera hori urrunago, mendietatik harago eramatea egongo balitz?

Horrela jaio zen proiektu hau, hain zuzen ere familiaren baserria pertsonak, enpresak eta kulturak lotzeko komunikazio plataforma izatera eramango zuen proiektua. Lehen barberi bat zegoen lekuan, zazpi hizkuntzatan atenditzen duen agente talde bat dago orain eta, telefono bakar batek jotzen zuen lekuan, ehunka konbertsazio egoten dira minuturo.

Gipuzkoako txoko berde hartatik, Ermentañe birsortu egin zen betidanik egin izan zuena egiten segitzeko: entzun, soluzionatu eta lagundu.
Eremua aldatu zen bakarrik: lehen, herria zen; orain, mundua.
Teknologiak eboluzionatu egin du; baina, zerbitzurako bokazioa ez da aldatu.

Ermentañek hemen jarraitzen du, mendi artean, gogoraraziz nondik gatozen eta zergatik egiten dugun egiten duguna.

Oinordetzan hartzen den bokazioa: JAIOTZEA

Hurbiltasun eta zerbitzu esentzia horretatik sortu zen Iñaki Gorostidi, filosofia horretaz inguraturik hazi zena: entzutea, ebaztea eta beti eskuragarri egotea. Inspirazio horrekin, familiaren ondarea zerbait handiago bihurtzea erabaki zuen: orain munduari zerbitzatzen jarraitzeko modu moderno bat.

Berrikuntza: ERROTZEA

Gipuzkoaren barru-barrutik contact center plataforma paregabea sortu zen. Plataformak, gaur egun, 200 pertsonari baino gehiagori ematen die lan, 24/7 zerbitzua ematen du eta zazpi hizkuntzatan ematen du zerbitzua.
Herriko telefono bakarra zegoen baserri hura pertsonak, enpresak eta kulturak lotzen dituen komunikazio sare bat bihurtu da.

2016

Enpresa onena Gipuzkoako Ganbera

2016

2019

Enpresa Kultura Berriaren erreferente

2019

Egoitza berriaren inaugurazioa Bizkaian

2019

Txikitik handira jaio da

Ermentañetik etorkizunera: HAZI, BALIOEI HELDUTA

Hazten segitzen dugu, baina nondik gatozen ahaztu gabe. Konbertsazio bakoitzari, dei bakoitzari eta proiektu bakoitzari Txindokiren magaleko herri txiki hartan sortu zen zerbitzurako joera hura bera dario.
Gure teknologiak eboluzionatu egin du; baina, gure asmoa bera jarraitzen du izaten: arreta zerbitzu atsegina, efizientea eta pertsonala ematea

2020

Krisiaren kudeaketa

48 ordu baino gutxiagoan, %90a telelanean

Hemengoak elkartea jaio da

2024

IA Emozioen

AA emozioak irakurtzeko, hautemateko eta aztertzeko jarduera. Entzutea eta taupada (EKIN ENTZUN). Markaren ospea eta joeren detekzioa

2025


Blackout Espainian eta Portugalen

Logikaline zerbitzuak etengabe aritu ziren