Sektorea
inbertsio digitaleko marka
Bezeroa
inbertsio digitaleko marka
Erronka
Gero eta digitalizatuago dagoen inguru finantzario honetan, desafioa zen alta internet bidez emateko prozesu bizkor, seguru eta bereizi bat inplementatzea, hain zuzen ere pertsonen arteko tratuaz eta hurbiltasunaz osatutako esperientzia eskaintzeko gai izango zen prozesua, efizientzia teknologikoa alde batera utzi gabe.
Helburua: erabiltzailearentzako esperientzia integral bat asmatzea, inbertsiorako beste plataforma batzuekin lehiatzerakoan abantaila bat ekarriko zigun esperientzia alegia.
Irtenbidea
Logikalinek 360° estrategia garatu zuen, hau da, arreta digitala eta bezeroaren esperientzia ardatz izango zituen estrategia. Faktore hauek nahasten dira estrategia horretan:
-Prozesu errepikakorren automatizazio adimenduna.
-Pertsonek hartzen dute parte bezeroaren ibilbidearen une kritikoetan.
-Altako prozesuaren monitorizazioa eta segimendua, prozesua bizkor eta fundamentuz egin dadin.
Horrela diseinatutako ereduak esperientzia arin, enpatiko eta fidagarria bermatzen du, taldearen balioekin lerrokatua: gardentasuna, berrikuntza eta hurbiltasuna.
Emaitzak
- Merkatuan dagoen alta emateko prozesurik bizkor eta indartsuenetako bat.
- Markarekiko pertzepzioa indartzea, berrikuntza eta tratu pertsonala ardatz dituen marka gisa.
- Ezin hobeto bateratzen dira digitalizazioa, gardentasuna eta erabiltzailearen esperientzia.
- Logikalineren posizionamendu estrategikoa ezinbesteko bidelagun moduan sektore finantzario digitalaren ibilbidean.