Erabakiak presiopean hartzen dituztenak bezeroez hitz egitera esertzen direnean

Logikalinen uste dugu bezeroaren esperientzia ez dela diskurtsoekin eraikitzen, erabakiekin baizik, eta gainera informazio guztia eduki gabe, presiopean eta ondorio errealak dituzten erabakiekin. Hori horrela izanda, gure hirugarren ekitaldi korporatiboan errorerako tarterik ez dagoenean erabakia hartzeak zer esan nahi duen oso ondo dakiten pertsonak bildu ditugu.

Abaltzisketako gure egoitzan izango da ekitaldia, bezeroaren arreta-zerbitzua nola ulertzen dugun erakusten duen ingurune batean, parke natural batean alegia. Logikaline da parke natural batean sortutako lehen contact center konpainia.

Lehen mailako gonbidatuak: goi-errendimendutik negozio errealera

Topagune honen balio handienetako bat da partaideek duten esperientzia-maila.

Leire Olaberriak kirol-arloko goi-errendimenduaren ikuspegi paregabea eskainiko du Nork agintzen du teknologiak agintzen duenean? ponentziarekin. Leire medaila olinpiko baten jabe da eta maila gorenean lehiatzen duen esperientzia ispilu ezin hobea da ulertzeko presioak, teknologiak eta lidergoak azken emaitzan nola eragiten duten, izan pista batean izan erakunde batean.

Santiago Muñoz-Chápulik edozein erakunderentzat funtsezkoa den desafioaz jardungo du: nola bihurtu contact centerreko seinale sakabanatuak fidelizatzeko eraginkorrak diren erabaki. Ikuspegi zuzena, praktikoa eta negozioarekin lotua. Santiago On Solution aholkularitza-enpresaren sortzaile eta presidente da, eta Estatuko erreferente handienetako bat bezeroaren esperientziaren arloan.

Biek ezaugarri bera dute: ez dute teoriatik hitz egiten, baizik eta pertsonetan, emaitzetan eta kanpo-pertzepzioan eragiten duten erabakiak hartzen duten esperientziatik hitz egiten dute.

Gauzak egiteko modu jakin bat sendotuz

Hirugarren ekitaldi honen bidez, topaketa-sail propio bat sendotzen du Logikalinek. Kirol eta enpresa arloetako lehen mailako gonbidatuak izaten ditugu, guztiak ere teknologiari, pertsonei eta bezeroaren esperientziari buruzko debatea aberasteko gai direnak, denen ikuspegiak osagarriak direlako.

Gure iritziz, izan ere, erabakia hartzeko une horretantxe egon direnen ahotsa entzuten denean bakarrik da posible bezeroaren arreta-zerbitzuko ereduetan aurrera egitea, gero eta eredu sendoagoak eta humanoagoak izateko, inpaktu erreala izango duten ereduak betiere.