Logikalinek, webgune honen jabe izanik (aurrerantzean, arduraduna), erabiltzaileen esku jartzen du dokumentu hau, alde batetik uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (IGZMEL, 166. zenbakidun BOE) xedatutako betebeharrak betetzeko eta, bestetik, webgunearen erabiltzaile guztiei webgunearen erabilera-baldintzen berri emateko. Aipatutako legea informazioaren gizarteari eta merkataritza elektronikoari buruzkoa da.
Webgune honetara sartzen den pertsona orok erabiltzaile izaera izango du eta bere gain hartuko du webguneko xedapenak zorrotz zaintzeko eta betetzeko ardura, eta baita aplika dakiokeen beste edozein lege-xedapen ere.
Logikalinek eskubidea izango du webgunean agertzen den edozein informazio mota aldatzeko, eta horretarako ez die erabiltzaileei aurrez ohartarazi edo jakinarazi beharko, nahikoa izango du aldaketa webgune honetan argitaratzea.
1. Webgunearen titularraren identifikazioa
Domeinuaren izena: www.logikaline.com
Izen komertziala: LOGIKALINE
Enpresaren izena: ABALTZISKETA LOGIKA, SL (Logikaline)
IFZ: B75201285
Helbidea: Abaltzisketa Hirigunea, 4 – 1 * 20269 Abaltzisketa (GIPUZKOA)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: B20894002.
Tel.: 943 110 022
Email: info@logikaline.com
2. Jabetza intelektualaren eta industrialaren inguruko eskubideak
Webgunea arduradunarena da, edo, egonez gero, egileen lizentzia edo baimen espresua duenarena, eta elementu hauek osatzen dute, besteak beste: programazioak, edizioak, konpilazioak eta funtzionatzeko behar dituen gainerako elementuek, diseinuek, logotipoek, testuek eta/edo grafikoek. Webguneko eduki guztiak behar bezala babestuta daude jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudiaren bidez, eta dagozkion erregistro publikoetan erregistratuta ere badaude. Webgunea osoz edo zatiz kopiatu, erabili, ustiatu, banatu eta komertzializatu nahi bada, beti arduradunaren baimena behar da idatzita, edozein dela ere xedea. Aurretik baimendu gabeko edozein erabilera, egilearen jabetza intelektualari eta industrialari buruzko eskubidearen urraketa larritzat hartuko da. Arduradunarenak izan ez eta webgunean ager litezkeen diseinuak, logotipoak, testuak eta/edo grafikoak beren jabeenak dira, horiek direlarik halako edukien inguruan sor litezkeen eztabaiden arduradun. Arduradunak espresuki baimentzen die hirugarrenei zuzenean birbideratzea webguneko eduki jakinetara eta beti www.logikaline.com webgune nagusira. Arduradunak horien titularrei aitortzen dizkie jabetza intelektualari eta industrialari buruzko eskubideak, eta eskubide horiek webgunean aipatze edo agertze hutsak ez du esan nahi titularrek edukien inguruan eskubiderik edo erantzukizunik dutenik, eta ezta arduradunaren babesa, laguntza edo gomendioa dutenik ere. Jabetza intelektualari eta industrialari buruzko eskubideen edo webguneko edozein edukiren balizko urraketen inguruko edozein ohar aurkezteko, helbide hau baliatu daiteke: info@logikaline.com
3. Erantzukizunetatik salbuestea
Arduraduna salbuetsita dago bere webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako edozein erantzukizun-motatatik, baldin eta informazioa webgunearekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatua edo ipinia izan dela benetan ez badaki edo, baldin badaki ere, zuhurtziaz jokatu baldin badu datuak ezabatzeko edo datuetara sartzea ezinezkoa egiteko.
Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek legearen arabera sartuko dira. Hala, konprometitzen dira webgunera eta webguneko edukietara inoiz ez sartzera, baldin eta eskatzen den moduan sartzen ez badira eta/edo beren asmoa bada legez kontrako helburuez sartzea, hirugarrenen eskubideak eta askatasunak kaltetzeko asmoz sartzea edo webgunea, kaltetu, hondatu, bete edo moteltzeko asmoz sartzea, arduradunaren edo hirugarrenen kaltetan.
Adingabeak webgunera sartu eta eskuratzen dituzten edukiekiko eta/edo zerbitzuekiko erantzukizun guztia haiek beren ardurapean dituzten pertsonena da.
Arduraduna salbuetsita dago bere webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako edozein erantzukizun-motatatik, baldin eta informazioa webgunearekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatua edo ipinia izan dela benetan ez badaki edo, baldin badaki ere, zuhurtziaz jokatu baldin badu datuak ezabatzeko edo datuetara sartzea ezinezkoa egiteko.
Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek legearen arabera sartuko dira. Hala, konprometitzen dira webgunera eta webguneko edukietara inoiz ez sartzera, baldin eta eskatzen den moduan sartzen ez badira eta/edo beren asmoa bada legez kontrako helburuez sartzea, hirugarrenen eskubideak eta askatasunak kaltetzeko asmoz sartzea edo webgunea, kaltetu, hondatu, bete edo moteltzeko asmoz sartzea, arduradunaren edo hirugarrenen kaltetan.
Adingabeak webgunera sartu eta eskuratzen dituzten edukiekiko eta/edo zerbitzuekiko erantzukizun guztia haiek beren ardurapean dituzten pertsonena da.
Cookien erabilera
Webgune honek cooki teknikoak erabil ditzake (informazio-fitxategi txikiak, zerbitzariak webgunera sartzen den ordenagailura bidaltzen dituenak), webguneak behar bezala funtzionatzeko eta bistaratua izateko ezinbestekoak diren funtzio jakin batzuk bete ditzan.
Halako cookiak aldi baterakoak izaten dira; nabigatzea efikazagoa egiten dute eta, erabiltzailearen saioa amaitzean, desagertu egiten dira. Cooki hauek ez dute berez datu pertsonalik ematen eta ez dira erabiliko halako datuak biltzeko.
Cookien bidez, era berean, webgunea kokatua dagoen zerbitzariak erabiltzailearen nabigatzailea ezagutu dezake eta errazagoa egingo da nabigatzea; hala, esate baterako, erabiltzaileek ez dute erregistratu beharrik izango webgunea bisitatzen duten bakoitzean berentzat soilik diren area, zerbitzu, sustapen edo lehiaketetan, betiere aurrez erregistratuta baldin badaude. Cookiak, gainera, hainbat faktore neurtzeko erabil daitezke, hala nola audientzia, trafikoko parametroak, progresoaren kontrola eta sarreren kopurua. Halako helburuarekin erabiltzen direnean, alde batera utz daitezke teknikoki, baina mesedegarriak izaten dira erabiltzailearentzat. Webgune honek ez ditu alde batera utz daitezkeen cookiak instalatuko, nola eta erabiltzailearen baimenik ez duen.
Erabiltzaileak aukera izango du bere nabigatzailea konfiguratzeko, cookiak jaso dituen abisua jasotzeko eta, hala, haiek bere ekipoan instalatzea galarazteko.
Kontsultatu, mesedez, zure nabigatzailea erabiltzeko argibideak, informazio gehiago izateko.
Esteken politika
Webgunetik hirugarrenen webguneetako edukietara birbideratua izan zaitezke. Arduradunak, ordea, ezin du beti kontrolatu hirugarrenek bere webguneetan ipintzen dituzten edukiak eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain eduki horien inguruan. Nolanahi ere, berehala kenduko du webgune horretara birbideratzen duen edozein esteka eta eduki, betiere estekek eta edukiek Estatuko edo nazioarteko legeria, morala edo ordena publikoa urratu baldin balezakete, eta eskumena duten agintariei emango dizkie esteken eta edukien berri.
Arduradunak ez du inolako erantzukizunik zenbait kanaletan agertzen diren informazio eta edukien inguruan; besteak beste, foroetan, txatetan, blog-sortzaileetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenei edukiak beren kabuz arduradunaren webgunean argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein kanaletan agertzen diren informazio eta edukien inguruan, hain zuzen.
Dena den, eta IGZMELko 11 eta 16. artikuluek xedatutakoa kontuan hartuta, erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztiek eskura dituzte Estatuko edo nazioarteko legeria, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa kaltetu edo urratu lezaketen eduki guztiak; halako edukiak kentzeko edo, gutxienez, blokeatzeko asmo irmoa agertzen du arduradunak, horrela.<br >
Erabiltzaileari iruditzen bazaio webgunean horrelako edukiren bat egon litekeela, arren eskatzen zaio gorabehera hori segituan webgunearen administratzaileari jakinarazteko.
Segurtasuna
Webguneak industrian oro har erabiltzen diren segurtasun teknikak baliatzen ditu, hala nola firewallak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, datuetara baimenik gabe sartzeko eta informazioaren segurtasunaren inguruan intzidentziak ekiditeko.
Arduradunak, halaber, neurri tekniko eta antolamenduzko neurri guztiak hartuta ditu, informazioaren eta datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko behar diren eta informazioa eta datu pertsonalak galdu eta aldatu ez daitezen eta/edo hirugarrenek informazio eta datu pertsonalak baimenik gabe eskura ez ditzaten.
Webgune hau berraztertu eta onartu da, behar bezala funtziona dezan. Hasiera batean, ondo funtzionatuko du urteko 365 egunetan eta eguneko 24 ordutan. Dena den, arduradunak ez du baztertzen webgunera sartu ezinik geratzea, programazio-errore batzuengatik, ezinbesteko kasuengatik, katastrofe naturalengatik, grebengatik edo antzeko beste gorabeherengatik.
Erabiltzailearen ardura da neurri tekniko egoki guztiak hartzea, mehatxuak zentzuz kontrolatzeko; esaterako, software gaiztoak (birusak, troiarrak…) detektatzeko sistema eguneratuak edukitzea, eta, baita ere, sistema eragilearen eta internetara sartzeko nabigatzaileen segurtasun-adabakiak eguneratuta edukitzea.
IP helbideak
Webgunearen zerbitzariak automatikoki detekta ditzake erabiltzaileak darabilzkien IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbidea zenbaki bat da, ordenagailu bati internetera konektatzen denean automatikoki izendatzen zaiona. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da eta, horri esker, datuak prozesatu ahal izaten dira, neurketa estatistikoak soilik lortzeko. Horrela, posible izaten da jakitea, besteak beste, zenbat orrialde inprimatzen diren, zenbat bisita egiten diren web-zerbitzarietara, bisiten ordena eta sarrera-puntua.
4. Datu pertsonalen babesa
Arduraduna konprometitzen da erabiltzailearen datu pertsonalak datu pertsonalei buruz indarrean dagoen legeriaren arabera tratatzera. Zehatzago esanda, konprometitzen da aplikatzera datuen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoa
Webgune honetan datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sakatu ‘Pribatutasun Politika’ atala (https://www.logikaline.com/es/politica_de_privacidad/co-2/).
5. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Webgune honen edo webgune honetan eginiko jardueren inguruko eztabaida edo gai guztiak ebazteko, Estatuko legeria aplikatuko da, bi alderdiak legeria horretara makurtzen direlarik, eta webgunearen erabileratik eratorritako edo erabilera horrekin lotutako gatazka guztiak erabiltzailearen helbideari edo betebeharra betetzeko lekuari dagozkion epaitegiek eta auzitegiek ebatziko dituzte.
Bertsioa: 2025eko otsaila