Logikalinen badakigu gure aktiborik onena pertsonak direla. Horregatik, GGBB departamentuan egunero saiatzen gara gure konpainia osatzen duten pertsonen urteetako ezagutza eta esperientzia abiapunturik onena bihurtzen orain sartzen direnentzat.
Testigantza honetan, GGBB-taldeak enpresa barruko garapen profesionala nola ulertzen duen azaltzen du. Garapen hori ez da norberak duen eskailera bat; aitzitik, prozesu kolektibo bat da, esperientzia konpartitu, transmititu eta kultura bihurtzen duen prozesua hain zuzen.
Zer esan nahi du horrek egunerokoan?
• Enpresan ibilbide desberdinak ditugun lankideok elkarren bidelagun izatea.
• Jardunbide egokiak eta ezaupide teknikoak transferitzea.
• Lanean etika aplikatzea, prestakuntzaren bidez ez ezik eredu izanez ere ikasten den etika.
• Talde kohesionatuagoak, pertenentzia-sentimenduarekin eta jarraitasunarekin.
Gure iritziz, enpresa moduan haziko bagara, talde moduan hazi beharra daukagu. Eta hori lortzeko, ezinbestekoa da gure artean denbora gehien daramatenak erreferente bihurtzea hasten direnentzat.
Entzun testigantza osoa bideo honetan:
Nahi al duzu barne-talentuaren alde egiten duen taldeko kide izan? https://logikaline.epreselec.com/Ofertas/Ofertas.aspx