Udaberri honetatik aurrera, posible da interneterako sarbidea lortzea Euskal autonomi erkidegoko edozein lekutan, berdin dio zein urrun edo txokotan izan.
Banda zabalaren unibertsalizazioa dakar produktu berri honek, Euskal autonomi erkidegoko azaleraren %100a estalduko duenez.
EUSKALTEL SAT landa eremuan ezagutarazteaz Logikaline arduratuko da, baita produktua bere sare komertzialaren bitartez merkaturatzeaz ere. EUSKALTEL SAT aurkezteko aurkezpen bilerak antolatu ditu Logikalinek euskal Herriko landa eremuko hainbat herritan, bertan argitzeko moduan izango garelarik, erabiltzaileek eduki ditzaketen zalantza eta galdera guztiak.