Logikalineren hirugarren ekitaldi korporatiboa ez zen hitzordu soil bat izan egutegian, asmoen adierazpen bat izan zen.
‘Helburutik emaitzara’ lelopean, konpainiak bezeroaren esperientziaren arloko hainbat aditu, profesional eta bezero bildu zituen eta, jardunaldian, etorkizunaren inguruko hausnarketa, inspirazioa eta ikuskera nahastu ziren. Ez zen barne-ekitaldi soil bat izan: gonbidapen bat izan zen definitzen gaituen horri buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko eta definitzen gaituen hori sendotzeko.
Aretoan estrategia baino zerbait gehiago arnasten zen, konpromisoa arnasten zen.
Zirrara gehien eragin zuen unea Leire Olaberriaren hitzaldia izan zen. Leirek bere bizi-esperientzien eta esperientzia profesionalen berri eman zuen oso ohikoa ez den ikuspegi batetik: normalean egiten denarekin alderatuta, alderantziz eginiko ibilbidea azaldu zuen. Guztia garbi-garbi eta jator-jator esplikatu zuen, eta entzuleek oso hurbil sentitu zuten. Haren hitzek taulaz harago iritsi ziren eta funtsezkoa den zerbait definitu zuten: lidergoak ez du beti bide zuzena egiten, baina egiten duen bideak koherentea izan behar du. Leireren kontaketak gogorarazi zigun helburua ez dela eslogan bat, baizik eta egoteko eta jarduteko modu bat.
Teknologiak ere eduki zuen bere tartea. Teknologia, ulertzeko moduan azaldu zitzaigun, zaratarik gabe. Santiago Muñoz de Chápuli adituak Adimen Artifizialaren logika aletu zuen, ohi ez bezala, erraz ulertzeko moduan. Santiagok erakutsi zuen AA ez dela eskuratu ezin den baliabide konplexu bat, baizik eta erreminta indartsu bat, betiere haren egitura ulertzen bada eta zentzuz erabiltzen bada. Santiagoren mezua argi geratu zen: benetako aukera ez digu erremintak ematen, erreminta nola erabili hartzen dugun erabakiak baizik.
Eta Alejandro Pereyra zinemagile saridunak amaiera ezin hobea eman zien hitzaldiei. Alejandrok bere hurrengo egitasmoaren promozio-bideo labur bat aurkeztu zuen, Ermentañeren historia kontatuko duen lanaren aurrerapen bat. Ermentañe Logikalineren sortetxe eta enpresaren zerbitzu-bokazioaren sorleku da. Gogorarazi zigun emaitzek sustrai batzuk dituztela, estrategia baino lehen nortasun bat zegoela eta hazi aurretik helburu bat zegoela.
Hirugarren ekitaldia gure burua berresteko ekitaldi bat izan zen guztiaren gainetik, berrespen kolektibo bat. Ekitaldiak balio izan zuen egiten duguna sinesten dugunarekin lerrokatzeko eta gogorarazteko emaitzak ez direla jomuga, baizik eta guztiona den helburu garbi baten ondorio naturala.
Aurrera goaz bidean. Sustrai sendoak ditugu. Etorkizuna luze eta zabal ikusten dugu. Helburutik emaitzara.