Pertsonentzat lan egiten duen teknologia.
Horretarako, Adimen artifiziala, txatbotak eta prozesuen automatizazioa integratzen dizugu, arreta zerbitzu azkarragoa, efizienteagoa eta pertsonalizatuagoa emateko.
Berrikuntzak ez ditu pertsonak kentzen, indartu egiten ditu.
Nola egiten dugu?
Geure metodologia aplikatzen dugu, hain zuzen ere analisia, pertsonalizazioa eta teknologiaren inplementazioa konbinatzen dituen metodologia, neurtu daitezkeen emaitzak lortzeko.
Bezeroaren bidaia aztertu eta tirabira puntuak antzematen ditugu. Horiek zerbitzua moteldu egiten dute edo helburuak arriskuan jartzen dituzte.
Neurrira diseinatutako estrategia teknologikoa inplementatzen dugu, laneko errmintak eta fluxuak zerbitzu bakoitzaren beharretara moldatuz.
Soluzioak zure sistemetan eta kanaletan integratzen ditugu, azkar eta seguru.
Bezeroaren webgunean, mugikorretako aplikazioetan eta/edo eremu pribatuetan integra daitezke.
→ Maiz egiten diren galderentzako erantzunak automatizatzen dituzte eta interakzio konplexuak pertsona profesionalei eskalatzen dizkie.
Testuak sortzera eta datuak prozesatzera bideratua dago. → Bezeroen datuak, interakzioen historialak eta portaerak aztertzen ditu, erantzun eta gomendio pertsonalizatuak emateko.
Bezeroarekin hartu-emanak hark nahi izaten dituen kanalen bidez edukitzen ditu eta aukera ematen dute bezeroaren profilak segmentatzeko eta/edo kanpaina espezifikoak prestatzeko.
Proaktibitatea eta hiperpertsonalizazioa
Behin zerbitzua martxan dagoela, adimen artifizialak erabiltzaileen portaera aztertzen du, helburu hauekin:
Zerbitzuaren errendimendua denbora errealean monitorizatzen dugu, hainbat faktore ebaluatzeko:
Horrela, errendimendu operatiboa optimizatu egiten dugu, interakzioak behar bezala kudeatzen segitzen dugu eta bezeroaren esperientzia beste maila batera igotzen dugu.
“Zure alboan haztea, zure errealitatera moldatutako soluzio aurreratuenak emanez. Errealistak izatea.”
Teknologia asmo batekin baliatzen dugu: efizientziak denbora librea ematen digu eta adimenak, berriz, emaitzak biderkatu egiten dizkigu.