Zuzenean edukinera joan

ok_10_VALUE

Pribatutasun politika

Abaltzisketa Logika, SL enpresan (aurrerantzean, Logikaline edo arduraduna) ahalik eta esperientziarik onena ematen saiatzen gara, gure produktu eta zerbitzuen bidez. Zenbaitetan, informazioa lortzea beharrezkoa izaten da horretarako. Zure pribatutasunak axola digu eta uste dugu gardenak izan behar garela horretan.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradun?

Abaltzisketa Logika, SL enpresa da erabiltzaile gisa web orrira sartu eta bertan nabigatze aldera uzten dituzun datu pertsonalen tratamenduaren arduradun. Enpresaren datuak: IFZ B20894002, egoitza San Joan plaza, z/g behe * 20269 Abaltzisketa (Gipuzkoa), telefono-zenbakia 00 (34) 943 110 022 eta emaila info@logikaline.com

Arduradunak jakinarazten dizu datuak tratatzerakoan kontuan izango dituela apirilaren (EB) 27ko 2016/679 Erregelamendua (DBEO) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (EDODBLO).

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zurekin harreman komertzial bat izateko, erabiltzaile gisa.

Tratamendua gauzatzeko aurreikusten diren eragiketak dira:

  • Komunikazio eta publizitate komertzialak bidaltzeko email, fax, sms, mms edo sare sozialen bidez edota gaur egun dauden edo etorkizunean egon litezkeen beste edozein baliabide elektroniko edo fisikoen bidez, komunikazio komertzialak egiteko balio badute betiere. Arduradunak egingo ditu halako komunikazioak, eta bere produktu edo zerbitzuekin zerikusia duten komunikazioak izango dira; bere kolaboratzaile edo hornitzaileen komunikazioak ere izan daitezke, haiekin sustapen akordioren bat egina baldin badu. Halakoetan, hirugarrenek ez dute inoiz datu pertsonalak eskuratzeko biderik izango.
  • Merkatu-azterketak eta analisi estatistikoak egiteko.
  • Erabiltzaileak arduradunaren web-orrian harremanetarako eskura dituen edozein bidetatik eginiko mandatuak, eskabideak edo edozein eskaera tramitatzeko.
  • Langileen hautespen-prozesuetarako hautagaitza kudeatzeko.
  • Gure jardunaren inguruko nobedadeei, eskaintzei eta sustapenei buruzko informazio-buletina internet bidez bidaltzeko.

Zein arrazoirengatik tratatu ditzakegu zure datu pertsonalak?

Datuak tratatzeko legitimazioa DBEOko 6. artikuluak ematen du:

  • Erabiltzailearen onespena, komunikazio komertzialak eta informazio-buletina bidaltzeko.
  • Arduradunaren interes legitimoa, merkatu-azterketak, analisi estatistikoak… egiteko eta erabiltzaileak eginiko mandatuak, eskabideak… tramitatzeko.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren xedea betetzeko behar den denboraz bakarrik gordeko zure datu pertsonalak, edota lege-xedapenen batek agintzen duen denboraz. Behin xedea beteta edota lege-xedapenak ezarritako denbora igarota, zure datu pertsonalak suntsitu egingo dira; horretarako, behar diren segurtasun-neurri egokiak hartuko dira, ziurtatzeko datuen anonimizatzea edo erabateko suntsipena.

Nori lagako dizkiogu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez dizkiogu hirugarrenei inola ere komunikatuko. Dena den, baliteke komunikazioarekin zerikusia duten gure zerbitzu-hornitzaileei lagatzea, tratamenduaren xedea bete eta gauzatzeko beharrezkoa bada. Halakoetan, arduradunak tratamenduaren konfidentzialtasun eta eragile kontratuak izenpetuta izango ditu, pribatutasunari buruz indarrean dagoen araudiak xedatzen duen moduan.

Zein dira zure eskubideak?

Eskubide hauek dituzu datuen titularra zaren heinean:

  • Onespena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
  • Zure datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen eramangarritasunerako, datuak ezerezteko, datuen tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.
  • Kontrol-agintzaritzaren (www.aepd.es) aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea, tratamendua indarrean dagoen araudiaren arabera egin ez dela ikusten baduzu.

Zure eskubideak erabiltzeko harremanetarako datuak:

Helbidea: San Juan Plaza z/g, behe * 20269 Abaltzisketa (Gipuzkoa) – Tel.: 00 (34) 943 110 022 – Emaila: info@logikaline.com

2. ERABILTZAILEAK EMANDAKO INFORMAZIOA, NAHITAEZKOA EDO AUKERAKOA

Erabiltzaileek espresuki, libreki eta argi eta garbi onartzen dute beren datuak beharrezkoak direla eskaerari erantzuteko. Onarpena emateko, harremanetarako inprimakian edo deskargatzeko inprimakietan izartxo (*) bat duten laukitxoak markatzen eta eremuak betetzen dituzte. Gainerako eremuetan datuak ipintzea aukerakoa da.

Erabiltzaileak bermatzen du arduradunari emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta bere gain hartzen du datuen inguruko edozein aldaketa komunikatzeko ardura.

Arduradunak jakinarazten du webgunearen bidez eskatutako datu guztiak nahitaezkoak direla, beharrezkoak baitira erabiltzaileari behar bezala zerbitzua emateko.

Datu guztiak eman ezean, ezin da ziurtatu emandako informazioa eta zerbitzuak erabiltzaileen beharrei erabat erantzungo dienik.

3. SEGURTASUN-NEURRIAK

Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dauden araudiek xedatutakoaren arabera, arduraduna betetzen ari da bere ardurapean dauden datu pertsonalen tratamenduari buruzko DBEOko eta EDODBLOko xedapen guztiak; bereziki, DBEOko 5. artikuluan deskribatutako printzipioak, horiei esker tratatzen baitira datuak legez, leialtasunez eta gardentasunez interesdunarekiko eta modu egokian, tamainan eta mugatuan tratamenduaren xedeekiko, bestetik. Arduradunak bermatzen du neurri tekniko eta antolamenduzko neurri egokiak inplementatu dituela, DBEO eta EDODBLOk ezartzen dituzten segurtasun-neurriak aplikatzeko eta, hala, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak babesteko, eta baita eskubideak erabiltzeko behar duten informazioa komunikatu diela ere. 

Alda daiteke pribatutasun-politika?

Alda daiteke pribatutasun-politika hau. Komeni da pribatutasun-politika aldian-aldian begiratzea.

Bertsioa: 2025eko otsaila.

TAG_tipoMcon_eu_8_VALUE