Espainiako lege oharra
Zerbitzu multikanala eta erantzun omnikanala. Kanalek beren artean “interaktuatzen” dute, agente bakar batek edozein eskaerari erantzun diezaion. Logikalinek laguntza-kanal bat eskaintzen die erabiltzaileei; kanala aurrez definitutako protokoloen bidez erabiltzen da eta komunikazioan adituak diren pertsonek gestionatzen dute. Zerbitzua hainbat kanal erabiliz eman daiteke, hala nola telefonoa, txat, txatbot edo erantzun automatizatua, sare sozialak, emaila eta web service; agente birtualaren bidez ere eman daiteke
Erantzun omnikanala duen zerbitzu multikanal bat da. Hau da, ez da plataforma bat behar komunikazio-bide bakoitzerako; kanalek elkarren artean interaktuatzen dute, agente bakar batek edozein eskaerari erantzun diezaion.
Kanala ez da aitzakia edo eragozpen informazio-fluxuarentzat. Abaltzisketako contact center-ak, batez beste, 20.000 dei eta 4.000 email baino gehiago erantzuten ditu hilean.
Logikalinek hainbat komunikazio-kanal eskaintzen die bere bezeroei. Helburua da bezeroa ahalik eta gehien kontentatzea, erantzun arin eta praktiko baten bidez.