Espainiako lege oharra
Edozein enpresarentzat ezinbestekoa da komunikazio zerbitzu eraginkor bat edukitzea lehiakorra izan nahi badu. Abaltzisketa-ko Contact Center-ak edozein beharretara egokitzeko ahalmena du.
Izan ere, oinarri teknologiko sendoa duen komunikazio plataforma bat dauka, gaur gaurkoz, 141 profesionalez osatua, eta baliabide tekniko propioen sustenguz edozein eskaerari erantzuteko gaitasuna dauka.
Giza baliabideak eta baliabide teknikoak egoki erabiliz ahalik eta errendimendu handiagoa lortzea da Logikaline enpresaren helburua. Hainbat perfiletako langileak ditu lan taldean, eta bakoitzaren gaitasunak identifikatu eta aprobetxatzeko filosofiaz egiten du lan.
Logikalinek 18 urtetik gaindiko esperientzia du bezero arretan eta aholkularitza zerbitzuan, eta esperientzia horri esker, erreferente bihurtu da contact center zerbitzuetan. Lan egiteko modu propioa mantentzen ditu, gardentasuna, malgutasuna, talde-lana, jarrera eta balio aniztasuna izanik bere balore nagusiak.
Komunikazioak ez du mugarik, eta Logikaline izan daiteke horren adibide nabarmen bat. Gipuzkoako herri txiki batetik, Abaltzisketatik mundura irekitako leiho baten modukoa da. Punta puntako zentro teknologiko aurreratu bat da, nekazal inguru bati bultzada ematen diona.
Eroskiren bezero arreta zerbitzuaz arduratzen diren langileek ere ilusioz jaso zuten Fidelizazio saria. Hona hemen enpresak eskainitako mokadutxoan jasotako erreakzio batzuk.
Eroskik Kluben Fidelizazio saria eta Banaketa Handien saria jaso ditu. Bi kasuetan Logikalinek kudeatu du bezero arreta zerbitzua, hortaz, aitortza bikoitza jaso du Contact Center-ak.
Sari banaketa Madrilen egin zuten urriaren 27an, Wanda Metropolitano estadioan. Iñaki Gorostidi kudeatzailea eta Leire Zabaleta proiektu eta teknologia arduraduna izan ziren Madrilen Logikalineko ordezkari gisa.
Hirugarren urtez jaso du Logikalinek Banaketa Handien saria, eta lehen aldiz Fidelizazio saria, azken honetara aurkeztu den lehen aldia izanik gainera. Sariketa honetan erabiltzaileek eurek aukeratzen dute bezero arreta hoberena eskaintzen duen enpresa.