Espainiako lege oharra
Merkataritza elektronikoa edo ecommerce delakoa puri-purian dago azken aldian. Gero eta enpresa gehiagok aukeratzen dute bide hori euren produktu edo zerbitzuak eskaintzeko. Horregatik oso garrantzitsua da sor daitezkeen beharrei erantzuteko aholkularitza eta kudeaketa zerbitzu eraginkor bat izatea, eta Logikalinek horretarako baliabide guztiak dauzka.
Alde nabarmena dago enpresen arteko marketing zerbitzuaren (B2B edo Business to Business) eta kontsumintzaileei bideratutako marketing zerbitzuaren artean (B2C edo Business to Consumer). Bi modutan bezero zorrotz baten beharrei erantzun behar izaten da eta horretarako ezinbestea da azpiegitura egokiak izatea, Logikalinen bezala.
Bezero arreta ez da aurrez aurreko zerbitzua izaten soilik. Datuak egoki kudeatzea ezinbestekoa da bezeroaren asebetetze maila egokia lortzeko. Bezeroek uler dezakete arazoak edo intzidentziak sortzea, baina exigentzia maila ere altua izango da erreklamazio horien ebazpenak emateko garaian.
Online saltokientzako tresna egokiena da contact center bat. Sare sozialen bitartez, chat, email edo telefono bidez, berehalako arreta pertsonalizatuak salmentak handitzen laguntzen du, erosketa batekin gustura geratzeak markarekiko fideltasuna ekartzen baitu sarri.