Zuzenean edukinera joan

Pribatutasun politika

Webgune honetan ematen den informazioak dauzka erantzukizunetatik salbuesteko klausula, Copyright abisua eta datu pertsonalen babesari aplika dakizkiokeen arauak, eta baita erabilera-baldintzak ere.

Erantzukizunetatik salbuesteko klausula

LOGIKALINE Taldeak eta Taldea osatzen duten enpresa bakoitzak (aurrerantzean, LOGIKALINE) adierazten du ez duela inolako erantzukizunik web orri honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean gestionatzen ez duen informazioaren inguruan. Orri honetan agertzen diren esteken eginkizuna da, bakar-bakarrik, erabiltzaileari jakinaraztea badirela beste informazio-iturri batzuk gai horren inguruan interneten, non web-orri honetan emandako datuak osatu ditzakeen. Esteka horiek ez dute inolako iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik egiten esteka horien bidez sar daitekeen edukietara sartzeko eta, horregatik, LOGIKALINE ez da erantzule izango esteka hipertestual horiek erabilita lortutako emaitzengatik. LOGIKALINE ez da, inolaz ere, erantzule izango hirugarrenen aurrean www.logikaline.com web orria erabiltzeagatik zuzenean edo zeharka sor litekeen edozein kalte ekonomiko edo bezero edo irabazien galeragatik.

Copyright abisua

© Logikaline

Webgune honetan agertzen diren eduki guztiak (markak, izen komertzialak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo erabilera komertziala eman lekiokeen beste edozein elementu) babestuak daude, LOGIKALINEen edo web orrian sartzeko baimena eman duten edukien titular hirugarrenen jabetza industrialak eta intelektualak babesten ditu. Hala, debekatua dago edukiak erabiltzea eta/edo erreproduzitzea LOGIKALINEk horretarako argi eta garbi baimentzen ez badu edozein bide erabiliz (internet, domeinu-izenak, sare sozialak, web-orriak, blogak, foroak…).

Erabiltzailea webgunera sartzeak eta hor nabigatzeak ez du esan nahi, inondik inora, baimena emanda dagoenik edo aipatutako eskubideak osoz edo zatiz ukatzen, transmititzen edo lagatzen direnik eta, ezta ere, inolako eskubiderik edo eskubide-itxaropenik ematen denik, zehatzago esanda edukiak LOGIKALINEren baimenik gabe aldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoari jakitera emateko eskubiderik ematen denik.

Datu pertsonalen babesa

LOGIKALINEn kontziente gara zer-nolako balioa duen zuretzat zure pribatutasunak. Horregatik, datu pertsonala (zure izena, zure emaila…) eskatuko dizugu behar-beharrezkoa denean bakarrik, eskatu diguzun informazioa edo zerbitzua eman diezazugun edo zurekin harremanetan jar gaitezen. Halakoetan, jakinaraziko dizugu zure datuak gorde egingo ditugula eta zertarako gordeko ditugun, zuk guri bidali aurretik.  

Hori horrela izanda, LOGIKALINEk datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren babes-mailak prestatu ditu, hain zuzen ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak exijitzen dituen neurriak. Bere esku dauden babeserako neurri tekniko gehigarriak ere antolatu ditu.

Oro har, LOGIKALINErekin harremanetan jartzeko, datu pertsonalak eskatuko zaizkizu formulario baten bidez. Datu pertsonalak zertarako erabiliko diren eta nola tratatuko diren azalduko zaizu; zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datorrela ziurtatuko da, era berean:

Pribatutasun-aitorpena

Aitorpen honen bidez, LOGIKALINEk eman diguzun informazioaren erabilerarei buruzko politika adierazten du:

Tratamenduaren arduraduna

LOGIKALINE Taldeko enpresak zuk taldeko enpresa bakoitzari emandako datuen tratamenduaren arduradun izango da, hain zuzen ere

-harremanetarako pertsona: Luis Mari Murua

-harremanetarako telefono-zenbakia: 943318600

-harremanetarako emaila: admin@logikaline.com

Xedea

Zuk emandako datuak eginkizun jakin baterako baino ez ditugu erabiliko; esate baterako, gure bezeroek edo bezero izan litezkeenek eskatutako informazioa bidaltzeko, fakturak gestionatzeko, hala eskatu dutenei GGBB Departamentuak egiten dituen hautespen-prozesuetan parte hartzeko aukera emateko…  

Zure curriculuma web-orri honetan dagoen formularioaren bidez bidaltzen badiguzu, zure datuak erabiliko ditugu zure hautagaitza LOGIKALINEren hautespen-prozesuetan gestionatzeko.

Eskuratutako datuak behar ditugun bitartean bakarrik gordeko ditugu, tratamenduaren xedea betetzeko behar den denboran bakarrik, indarrean dagoen legeria betez.

Jasotako datuak hasieran adierazitako helbururako ez den beste xede baterako erabiltzekotan, ezinbestekoa izango da aurretik interesdunak horretarako baimena ematea.  

LOGIKALINEn tratatzen diren datu pertsonalen kategoriak dira:

identifikazio-datuak,

datu akademikoak eta profesionalak eta

informazio komertzialari buruzko datuak

Kategoria bereziko datuak tratatzea beharrezkoa bada, interesdunari baimena eskatuko zaio aurretik eta halako tratamendurako behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.  

Legitimazioa

Zure datuen tratamenduaren oinarri legala da bi aldeen arteko onespena. Egin beharreko tratamenduak hala eskatzen badu, zerbitzu-kontratua prestatuko da eta kontratu hori izango da aurrez aurkeztutako eskaintzan agertzen diren datuak tratatzeko oinarri legala.

Hartzaileak

Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeriak horretara behartzen ez bagaitu behintzat. Nolanahi ere, LOGIKALINEk nahitaezko onespena eskatuko du.

Eskubideak

Edonork eskubidea du LOGIKALINEn berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez ziurtasunez jakiteko.

Pertsona interesdunek eskubidea dute bere datu pertsonaletara sartzeko, beren datu pertsonalak zuzentzeko eskatzeko, oker badaude, edo bere datu pertsonalak kentzeko eskatzeko, besteak beste jasotakoan izendatu zitzaien  helbururako beharrezkoak ez direla ikusten bada.

Zenbaitetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete. Hala egiten badute, erreklamazioak aurkezteko edo defenditzeko bakarrik erabiliko ditugu.

Zenbaitetan eta beren egoera pertsonala kontuan izanik, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke. Hala egiten badute, LOGIKALINEk ez ditu haien datuak gehiago tratatuko, nola eta nahitaez horretara behartzen dioten arrazoi legitimoak ez dauden edo egon litezkeen erreklamazioak aurkeztu edo defenditu behar ez dituen.

Pertsona interesdunek eramangarritasun-eskubidea izango dute, hau da, eskubidea izango dute LOGIKALINEk dituen datuak beste tratamendu-arduradun bati transmititu diezazkion, eta transmisioa egingo da datuak eramateko balio duten formatuak baliatuz, betiere teknikoki posible bada edo neurriz kanpoko esfortzua eskatzen ez badu.

Eskubide horiek erabiltzeko, interesdunek email bat bidaliko dute admin@logikaline.com  helbidera. Behin eskaera jasota, halako eskubideak baliatzeko bete behar duten dokumentazioa igorriko zaie interesdunei, dagozkion formularioak eta ereduak bidaliz.

Edonork du eskubidea onespena edozein unetan kentzeko, ordura arteko onespenaren arabera eginiko tratamendua legezkoa izaten jarraituko duelarik. Eskubideen titularrak nahi zuena lortu ez baldin badu aipatutako eskubideak erabiliz, erreklamazioa aurkez dezake datuen babesaren arloan kontrolerako eskumena duen organoan.   

Segurtasuna

LOGIKALINEk segurtasun-neurriak hartu ditu tratamendu-mota bakoitzaren arabera eta bere esku dauden bitarteko eta neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak instalatu ditu, LOGIKALINEri eman zaizkion datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta hostu edo lapurtu.

Erabiltzeko baldintzak

www.logikaline.com  orria erabiltzeko, pribatutasun-politika honetako arauak hartuko dira kontutan. Orria erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla erabilpen-baldintzak.

Ezin izango da www.logikaline.com orria edo orriaren edozein zati erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu, edozein helburu komertzialetarako edo beste edozein helburutarako, LOGIKALINEk horretarako baimena argi eta garbi eman ez badu betiere.  

Legeriak hala agintzen badu, LOGIKALINEk eskatzen zaion informazio guztia emango die eta eman beharko die lege espainiarren arabera horretarako eskumena duten agintariei, dagokion agindu judiziala egonez gero, eta agindu judiziala ematen da epai jakin batek erabiltzaileak legez kanpoko zerbait egin duen susmo sendoa duenean bakarrik. Halakoetan, eta justiziari laguntzeko asmoz, LOGIKALINEk erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa erregistratu eta poliziari eman diezaioke, eta, baita ere, noiz konektatu zen (ordua eta minutua) eta konektatzeko baliatu zituen erabiltzailea eta pasahitza, besteak beste; horretarako, dena den, legez eskatzen den agindu judiziala aurkeztu behar da aurretik. Nolanahi ere, IP helbideak eta konexio-orduak erregistratzen dira erabiltzaileak zerbitzuei legez kanpoko erabilera emango dien susmoa dagoenean bakarrik.

Google Analytics

Web-orri honek Google Analytics erabiltzen du.

Google Analytics-ez kukiez baliatzen da. Kukiak zure ordenagailuan dauden testu-fitxategiak dira, webguneari erabiltzaileek web-orriarei ematen dioten erabilera aztertzen laguntzen diotenak. Kukiak webgunearen erabilerari buruz ematen duen informazioa (webgunearen IP helbidea barne) Googlek zuzenean transmititzen eta gordetzen du Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzarietan.  

Googlek informazio hori gure izenean erabiliko du webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko asmoz. Jarraipen hori egiteko, webgunearen jardunari buruzko informazioa bilduko du eta webgunearen jardunarekin eta interneten erabilerarekin zeriksuia duten beste zerbitzu batzuk emango ditu.  

Googlek hirugarrenei transmititu diezaieke informazio hori, legeriak horretara behartzen badu edo hirugarrenek informazioa Googlen bidez prozesatzen badute.  

Googlek ez du lotuko zure IP helbidea Googlek duen beste inolako daturekin. Kukiak erabiltzen utzi ez eta, hala, datuak edo informazioa ez tratatzea erabaki dezake, zure nabigatzailean horretarako behar den konfigurazioa aukeratuz. Dena den, jakizu hala egiten baduzu, litekeena dela webgune hone funtzionalitate guztiak erabili ezin izatea información denegando el uso de cookies mediante la selección de la configuración apropiada de su navegador, sin embargo, debe Usted saber que si lo hace puede ser que no pueda usar la plena funcionabilidad de este sitio web. Al utilizar este sitio web, consiente expresamente el tratamiento de sus datos nominativos por Google en la forma y para los fines arriba indicados.

TAG_tipoMcon_eu_8_VALUE