Eusko Jaurlaritzako eta Irlanda, Polonia eta Finlandiako tokiko ekintza taldeetako zenbait kide Logikalinen izan ziren aurreko ostegunean, Abaltzisketan, zona honetan contact center enpresa bat sortzeak eragin duena zuzenean ezagutzeko asmoz. 

Guztira, 25 laguneko taldea etorri zen. Besteak beste, MENDINET Tokiko Ekintza Taldetik Maite Peñacoba, Juncal Beltran de Heredia, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko Zuzendaritzatik Jone Fernández eta Tolomenditik Imanol Olano eta Aitor Usandizaga. 

Taldea Euskadin dabil egunotan, Euskadiko zenbait eremutan Europatik bultzatutako landa garapeneko proiektuak aztertzen eta ezagutzen. Horien artean, Abaltzisketako Logikaline aukeratu dute, proiektua eta bertan egiten den lana ezagutzeko. Teknologia azpimarratu genien, horrexek egiten baitu posible 24x7x365 zerbitzua ematea.  

Iritsi bezain pronto, bisitan etorri zirenetako batzuk eta Abaltzisketako alkateak, Jon Zubizarretak, solasaldi bat izan zuten gaur egun martxan dauden hainbat egitasmo berritzaileen inguruan. Hain zuzen ere, Zubizarretak datu bilketen proiektua azaldu zien: sentsore batzuen bidez, mendiko zenbait gunetan datuak jasotzen dira, suteak prebenitzeko edo hondakinak behar bezala gestionatzeko. Abaltzisketa smart village eredu izateko bidean doa, Badajozeko Villanueva de la Serena edo Ciudad Realeko Valdepeñas bezala. 

Abaltzisketako bisita amaitu ostean, Orexara joan ziren. Bidaia Donostian amaituko dute. 

Arrakasta lortu duen egitasmoa eta sektore publikoaren eta pribatuaren lankidetzarako adibide bat Europarentzat.

Logikaline sortu zen egitasmoaren bideragarritasun azterketa sakon baten ondoren, hain zuzen ere Tolmendik, HAZIk eta Abaltzisketako Udalaren babesean egin zen azterketari esker eta LEADER landa eremuen garapenerako programa europarraren bidez. Gaur egun, ia 25 urte igaro dira egitasmoa abian jarri zenetik eta bere horretan jarraitzen du misioak, kontua da sustraiei, hau da, kulturari eta hizkuntzari eustea, horiek baitira gure inguruetako landa eremuek bizirauteko eta bizitzeko behar dituzten ongarriak.