Arreta zerbitzu berri bat eskeiniko du hemendik aurrera Logikalinek, eta lehendik dauzkatenei erantsiko zaie. Datorren astetik aurrera Gasteizen irekiko den Zibersegurtasun Zentruarentzat eskeiniko du. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektu berri hau Arabako hiriburuan egongo da, eta beste leku batzuetan jadanik baldin badago ere, Euskal Herrian erabat berria izango da.

“Guretzat gauza berria da, baina ilusioz gaude. 24 orduko arreta zerbitzua izango da, eta debaldeko telefono zenbakia izango da”, esan zuen Igotzek, Logikalineko ikuskatzaile eta plangintza arduradunak. Arreta zerbitzura edozeinek deitu ahal izango du, sareko edozein arazoei buruz galdetzeko aukera izango du, eta horiei laguntzen saiatuko dira agenteak. 

“Guretzat kliente berri bat izateaz gain, sektore berri bat ere bada. 24 orduko zerbitzua izango du, eta hor jendeak deitu ahal izango du dituen zalantzekin. Azkenean sarean eman daitezken edozein zalantza izan daitezke. Azkenaldian sarean eraso asko izaten dira, sareko gaisotasun asko sartzen dira, eta baita beste hainbat kontu ere ematen dira eta horiei konponbidea ematen saiatuko gara. Azken batean enpresaren eta bezeroaren arteko zubi bat izango gara. Guk arreta zerbitzuko lanak enpresa ezberdinei eskeintzen dizkiegu, kasu honetan sektoren berri bat sartzen zaigu,gainera une honetan gizartean sekulako garrantzia daukana”, dio Leirek, Abaltzisketako enpresako proiektu eta tekonolojia arduradunak.