Sasi zientzian oinarritzen diren teoria ezberdinek munduaren amaiera iragartzen dute 2012rako, horretarako argudio koarapilatsuak erabiltzen dituzte, esate baterako: lurra zulo beltz bateruntz bideratuko duen poloen debideraketa bat gerttuko dela, edo klima modu katastrofiko batean aldatuko dela katean gertatuko diren sumendi leherketen erruz, edo eguzki ekaitzak izango direla lurraren amaiera ekarriko dutenak. Zenbaitek data jarrio diote munduaren amaierari, horretarako duela bost mila urte baino gehiago egindako Maien egutegietan oinarrituz: 2012ko abenduaren 21a.
Beste teoria batzuk, gure inguruan (zoritxarrez) erraz topa ditzakegun datu empirikoetan oinarritzen dira ekonomiari dagokionean eta ondorioz egunerokotasuneako beste hainbat alorretan 2012a urte zaila izango dela esateko, espero dezagun honetan hondamendirik ez gertatzea. Ez dago 2012an langabezia gutxituko dela edo ekonomiari hazten lagunduko liokeen errekuperazio bate gertatuko dela esatea utziko ligukeen adierazlerik, ez fikzioan eta are gutxiago errealitatean.
Lehenengo teoriei ez diegu jaramonik egingo, ez bait gara azken finean igande arratsaldeetako film exkaxetako gidoigileak; baina kontutan izango ditugu bigarrenek diotena, gordetzen duten larritasunagaitik batez ere. Kontutan izango ditugu urte honi aurrez aurre begiratzeko, eta teoria hauek diotena ahalik eta neurri txikienean kaltetu gaitzan ahalegintzeko. Baikortasunez egingo dugu, eta batez ere lanari ekinez, 2012ak ez duelako izan behar eta ez delako ezeren amaiera izango.