Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio baldin badute, are eta gehiago balio dute 24 fotogramek segundoko.  

Horregatik, Logikaline zerbitzuen eskaintza bideo batean azaltzea erabaki dugu. Formatu xumea eta oso bisuala erabili dugu, gure contact center zerbitzuaren funtsa minutu eta erdiko pieza batean erakusteko.   

Proposamen honek gure asmoa zein den azaltzen du: une oro, punta-puntan eta konprometituta egotea marketinaren arloko mugimendu eta joerekin. Izan ere, adituek diote bideo batean jartzen den edukiak 1,8 milioi hitz adina balio duela; beste era batera esanda, helarazi nahi den mezua modu arinagoan, atseginagoan eta errazagoan transmititzen da, bideo baten bidez. Hau da, bideoa tresna efikaza da, eta efikaziaz zerbait badakigu. Ez dezagun ahaztu gure 24h plataformako arreta-maila % 95ekoa dela eta intzidentzien eta erreklamazioen %80 baino gehiago konpontzen dugula.

Eta halako diskurtso sinesgarri baten ondoren…

Zer moduz ikusten bagara?