Aurreko berri batean azaldu genuen nola Madrileko Expo E-commerce azokan parte hartzeko aukera izan berri dugun. Hemendik epe laburreraLogikalinen eskaintza Madrilen berriro plazaratzeko aukera ezin hobea aurkeztu zaigu.

Duela urte betetik hona, gure Abaltzisketako Contact Centerrean  Altitude plataformarekin dihardugu lanean. Punta-puntako lanabes teknologiko honek aurrerapauso handia suposatu du gure eguneroko jardunean eskaintzen dituen lan malgutasun aukeren aldetik batez ere. Duela gutxi, software enpresa honek Espainian dituen arduradunetako batzuk izan genituen gure instalakuntzak ezagutzen. Hauek inpresio oso ona eraman zuten bisita hartatik antza, urtero antolatzen duten ASES 12 jardunaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu bait digute.

Jardunaldi hauetan beraien bezero zein hornitzaile diren enpresek hartzen dute parte, tartean estatuan aski ezagunak diren hainbat enpresa handi ere. Aurtengoan, eta Altitudek hala eskatuta , Logikalinen enpresa esperientzia izango da azalduko diren gaietako bat.

Bertan izango gara beraz datorren ekainean, Call center zerbitzuetan, kalitatezkoa eta bertakoa den eskaintza profesional eta gizatiarrak duen garrantzia azaltzen. Moden eta tendentzien gainetik, elkar ulertzea bermatzen duen komunikazioa  eta kalitatezkoa den arreta ematea baitago, hau da Logikalinen zerbitzuek eskaintzen duten  balore erantsia, horrek bereizten gaitu.