Iñaki Gorostidi Gerentearekin pasatu zuen goiza, eta Logikaline ezagutzeaz gain, inguruak ezagutzeko eta ikusteko ere balio izan zion. Horrela, goizean Ganboa Txiki mendira joan ziren, eta handik Txindokira, ezezagunak baitziren guzti hauek Castrillorentzat. Gainera, larrean zebiltzan animaliak ere ikusi ahal izan zituen. Ondoren etorri ziren Logikalinera, eta han bertan lana nola egiten zuten bertatik bertara ikusi ahal izan zuen. Langileekin ere solasaldi bat egiteko modua izan zuen, eta gero baita Orendain ezagutzeko aukera ere eduki zuen.

Angel Castrillo bera ere ez zen esku hutsik etorri, besapean ekarri baitzuen idatzi berri duen, eta kaleratzear duen liburua. Logikalinekoentzat ekarri zituen, Bujdeon izan ziren guztientzat opari. "Conversaciones con un hada"izenburuarekin laister izango da kalean. Honekin sasoina edo denboraldia amaitu dela esan daiteke, eta oso emankorra izan dela onartu zuten denek.