Real Sociedad Fundazioko babesle bezala, Logikalinek beretzat izendatutako palkoa izango du eraberritutako Anoeta estadioan. 2014. Urtetik, Logikalinek Real Sociedad Fundazioa babesten du, bere koloreak pasioaz partekatuz, eta kiroleko, kulturako eta gizarteko ekimenetan egiten diren ekitaldiak bultzatuz. Fundazio honen inguruan osatzen dira Realeko harrobiko taldeak. Euren helburuetako bat da baita ere gazteen artean kirolarekiko zaletasuna piztu eta bultzatzea. Klubaren eta Logikalineren batasun hau, lan arlora ere zabaltzen da, izan ere pasa den martxotik Anoeta berrian bazkideen berkokapenean ari baita lanean .

Kokapen berri horren lehen fasea amaituta,  atzera begiratu eta jadanik hitzarmena sinatu zenetik lau urte igaro direla konturatzen gara, eta oraindik hitzarmen horrek, gainera, zutik jarraitzen duela. Guzti horrekin harro gaude. Horregatik saiatzen gara hainbat ekintza bultzatzen, pasa den maiatzean Amezketan Real Sociedadeko beteranoek jokatu zuten partida bezalakoak, bertan izan ziren gainera, taldean ikur izan diren Santi Bakero, Irazusta edo Loinaz bezalako jokalariak.

Alde batetik, lan arloak mugituta, eta bestetik, gure taldearekiko dugun afizioak bultzatuta, datorren irailaren 15ean Anoetan izango gara, Real Sociedadek,  Barcelonaren aurka jokatuko duen partida zuzenean bizitzeko asmoarekin.