Abendu honetan ezagutu ahal izan dugu , Logikalineko egutegiak argazki ederrez hornitzen dituen Gema Arrugaeta argazkilariaren ikusentzunezko lan berria:  Arbasoen bizimodua, etorkizuneko lanbidea.

Bideo hau, Idiazabal gazta interpretazio zentruko 10. Urteurreneko ospakizunean ikusi zen estrainekoz eta  ekitaldiak, balio izan zuen Gemaren Artzaintza argazki liburu berria aurkezteko ere.

Gonbitea bidaliz nahi dizuegu gure ingurunean hain garrantzitsua izan den lanbide hau, liburuan eta bideoan irudi ikusgarrien bitartez ezagutzera.

Arbasoen bizimodua, etorkizuneko lanbidea from ON Produkzioak on Vimeo.