Datorren Ekainaren 6ean, Madrilen ospatuko da Altitude Software enpresak antolatzen duen Ases erabiltzaileen zortzigarren topagunea . Ekitaldia Madrilgo Casa de Campoko Casa  de Burgos aretoan burutuko da, eta bertan hartuko dute parte Lanabes informatiko honen erabiltzaile diren hainbat enpresa eta erakunde publiko.

Logikalinentzat berezia izango da aurtengo ekitaldia , bertan eta sektoreko enpresa garrantzitsu askoren aurrean gure proiektua aurkezteko aukera luzatu digulako Altitudek. Logikalinen izenean, bertako gerenteak, Iñaki Gorostidik, hitzaldia emango du areto nagusian  “Call Center gizatiarra eta gertukoa , ingurune ezberdin batean” izenburupean.

Hitzaldi honek, Altituderen erabiltzaile diren enpresen txanda irekiko du, eta bertan jardungo dira, Mapfre bezalako enpresetako arduradunak edo GTT erakundekoak, besteak beste. Altitudek berak ere hainbat hitzaldi programatu ditu, bere eskutik ,azken urteko berrikuntza nagusiei buruzko azalpenak eman ahal izateko.

Jardunaldi honi amaiera eman aurretik,  Emilio Duró ekonomilariak gaur egun maiz entzuten ez diren eta hain beharrezkoak diren bi kontzepturen inguruan hitzaldia eskainiko du: Baikortasuna eta ilusioa.