LOGIKALINEk hazteko gogo eta asmoarekin jarraitzen du. Azken urte honetan, bezero klase gehiago sartu zaizkigu. Hori guztia pausuz pausu egin dugu, aurrean jarri izan zaizkigun aukerak aprobetxatuz eta guk geuk sortuz. Aurreko astean, beste aukera bat jarri dugu martxan, 10 urtez lan egin dugun bezero bati zerbitzu gehiago emateko asmoz. Hainbat proiektu lehiaketara atera dira eta LOGIKALINE-i bere eskaintza aurkeztera gonbidatu diote. Segituan antolatu ginen guztia prestatzeko; hori bai, gure erara: Hobekuntza taldeak bilera txiki bat egin zuen, proiektuak ezagutzeko, egin beharreko lanaren berri izateko eta nork zer lan egin behar zuen jakiteko. Hala, bakoitzak bere lana egin zuen, informazioa, dudak eta laguntza eskaerak posta elektroniko zeta telefonoz trukatuz. Piezaz pieza azken dokumentuak osatzen joan ziren, izugarrizko zehaztasunez; proposamenak epe barruan aurkeztu ziren; eta egindakoaz konfidantza eta segurantzia badugu. Talde-lana! Azken baten, LOGIKALINEn lan egiten dugunon ahala agerian geratu zen, lanak deszentralizatzeko, delegatzeko eta lan klase bat baino gehiago aldi berean egiteko. Gure baloreetako bat praktikan ipini genuen. Orain, berriz, lehiaketako ebazpena jakitea baino ez zaigu geratzen. Emaitza oso garrantzitsua da LOGIKALINEntzat. Satisfazio horrek konfidantza sortzen digu eta baita gure bezeroei ematen diegun erantzuna hobetzen lagundu ere. Nolanahi ere, hutsune bat dugu gure lan egiteko sisteman! Duela gutxi egin den azterketa baten arabera, galletak bileretan izatea ezinbestekoa da laneko giroa hobetzeko; argia, teknologia edo dekorazioa bainoa skoz inportanteagoak dira. Hurrengo laneko bileran, galletak izango ditugu, eta, txokolatezkoak badira, hobe.