Egun hauetan 2008 urtearen eta 2009 urterako itxaropenen analisia egin da Logikalinen. Aurkezpena Luis Mari Murua eta Iñaki Gorostidiren esku egon zen eta Logikaline-ren parte den pertsonal guztiaren aurrean egin zen. Estatistikak argi daude; 2008 urte ona izan da, enpresaren sendotzea eta hainbat proiekturen arrakasta ahalbideratu ditu. Balantza orokorra oso positiboa izan da. 2009 urtea berezko izenagatik bereizten da: Krisia. Baina aurreko urteak errazak izan zirela pentsatzea akatsa izango litzateke, eta berdin, garai zailak 2010 urtea iristean desagertuko direla pentsatzea. Beste enpresa askoren antzera, gehiago egin beharko da gutxiagorekin. Baina Logikaline-k berezitasunak dauzka. Gure helburuekiko eta gure filosofiarekiko leial mantenduko gara. Lanpostuak mantentzearen helburua lehentasunezkoa da eta guztion ahalegin eta profesionaltasunari esker lortuko dugu. Gure ereduarekiko leial izaten jarraituko dugu: proiektu bakoitzaren kudeaketa autonomoa eta hobekuntza taldeen bidezko lana. Guzti honi gehitzen badiogu daukagun gaitasuna, funtzionalitate aniztasuna eta malgutasuna, 2009 urtea, aldapa hau talde oso eta arrakastatsu bat bezala gaindituko duen urtea izango da. Nietzsche-k esan zuen moduan: "Baliteke garai hobeak egon izana, baina gaurkoak dira gureak". Espero den bezala jokatuko dugu.