Urria hastean, Logikaline-ko pertsonala erronka berri baten aurrean aurkitzen da. Berritzea beharrezkoa dutela argi dute eta hori lortu ahal izateko gaitasuna, ezagutza eta adimena beharrezkoak dira. Arrazoi horiek guztiak kontuan hartuta hausnarketa eta lantze garaia hasi dute eta "Berrikuntza Agenda" ezarri eta garatu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin lan-saioak hasi dituzte eta datozen bi hilabetetan lanean jarraituko dute."Berrikuntza Agenda"-ren hausnarketa eta ekintza metodologia Logikaline-ren kudeaketa ereduari erabat moldatzen da:

- Gure enpresa-ereduan Lan Taldeek aurrera eramaten duten proiektu bakoitza era autonomoan kudeatzen dute. Bezero bakoitzaren behar eta helburuetan oinarritutako taldeak diseinatzen dituzte. Lan-talde hauen lanari eta bezeroarekin bat eginda lortu beharreko helburuak finkatzen dira.

- Hobekuntza taldeek Logikaline-ren barne-kudeaketa garatzen dute. "Berrikuntza Agenda"-ren hausnarketatik ateratako ondorioak praktikan jarriko dituzte bezeroari zerbitzu berritzaile eta azkarra eskaini ahal izateko.

Kudeaketa eredu honek malgutasun handia eskaintzen du: helburuak ez dira inolaz ere galtzen eta bezeroa ekintzen eragile eta helburu bihurtzen da. "Berrikuntza Agenda" Lan Talde guztiaren ekarpen eta parte-hartzearen bidez diseinatzen da eta horren garapena hobekuntza taldeen esku egongo da. Horrela eta epe motzean Logikaline-k bere zerbitzuak era berritzaile eta abangoardistagoan garatu ahal izango ditu.