Ghandiren esanak Logikalinerentzat ere balio du, bere enpresako ADN-a pertsonen talentua balioestera fokoratuta baitago. Talentu horietaz baliatu ahal izateko, eta egunez egun emaitza hobeak lortu ahal izateko, Logikalinek, Adegiren eskutik, formakuntza berezi baten aldeko apustua egin du.

Sei hilabete inguruan, Logikalineko tarteko agintariek, goi mailako formakuntza jasoko dute, Jon Karla Lizeaga, goi mailako kirolaria, eta couch ezagunaren eskutik. Lizeagak, Naroa Agirre, Rafa Nadal, edo Jose Maria Olazabal bezalako kirolariekin egin du lan. Taldean lan egiteko duen jakinduriari, pertsonengan oinarritutako enpresa kultura gehitu behar zaio. Guzti horrek oso balioetsitako aholkulari bat bihurtzen du.

´´Goi mailako kirolarien entrenatzaileen laguntzarekin, gure jendearekin goi mailako taldea osatzea bilatzen dugu´´, esan zuen Iñaki Gorostidik, Logikalineko Gerenteak.

2019ko urtarrilerako iragartzen den formakuntza amaierak, bukaera oso berezia izango du taldearentzat.