Logikalinek bezeroen esperientziari ematen dio lehentasuna bere prozesu guztietan eta, premisa hori kontuan izanda, customer centric estrategian oinarritutako bere filosofia enpresako pertsonalaren esperientziara ere eraman du. Hain zuzen ere, Logikalineko lan-taldeko pertsonen esperientzia monitorizatzeko eta ezagutzeko asmoz, testak egin dira eye tracking teknologia erabiliz, besteak beste. Hala, Mondragon Unibertsitateak Leire Zabaleta gure teknologia-burua gonbidatu du gure esperientzia azaltzeko, Elkardesign proiektuaren barruan. Elkardesign proiektuaren bidez nahi da diseinu estrategikoa kontuan hartzen duten ereduak sortzea bultzatzea, halako ereduak Gipuzkoako enpresetan inplementatzeko. Eta gure esperientzia kontatzeko, Zabaletak webinar batean hartuko du parte, ekainaren 17an.