Logikaline-k dokumentuak digitalizatu eta babesteko zerbitzua martxan du jada. Zerbitzu hau eskuragarri dago informazio digitalizatuaren abantailez gozatu nahi duen edozein enpresarentzat. Logikaline-k teknologian inbertitzen jarraitzen du eta abangoardiako enpresa da hainbat arlotan: telemarketina, telefono bidezko arreta, Call Centre eta, orain, baita dokumentuen kudeaketa digitalean ere. Zerbitzu hauek lortu eta aprobetxatzea errazagoa izan dadin, Logikaline-k zentro berriak ireki ditu Abaltzisketa eta Oreindainen, Hernani eta Donostian jada dituenez gain. Logikaline bere filosofiari leial izanez modernizatzen da; landa eremuetan enplegua sortzen jarraitzen du eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditu, horietako asko eleanitzak direlarik. Gainera, egungo egoera ekonomikoak bide berriak irekitzen ditu. Orain, zure dokumentuak digitalki kudeatzeko aukerari hel diezaiokezu.