Landa eremuetan garatu beharreko ekonomi jarduerak bertako izaerarekin, ingurugiroarekin eta ezaugarriekin bat datozenak izan behar dira, berritzaileak nahi baldin bada, baina landa eremu horren iraunkortasuna bermatu dezaketenak. Hau da, adibide moduan, gure landa eremuetan langabezi maila altuenak emakumeen eta gazteen artean ematen baldin badira, horientzako aukera eman dezaketen ekonomi jarduerak bultzatu beharko dira, beraien hezkuntza, denbora aukera eta abarrak kontutan hartuz. Joera honen adibide izan daiteke Abaltzisketako "Logikaline" tele-lan enpresa, non azken sei urteetan 20-30 emakume eta gazte inguru jardun diren lanean, telemarketing eta itzulpengintzan. Proiektu honetan, Abaltzisketa eta inguruko herri txikietako langabezian zegoen biztanleriaren ezaugarriak aztertu eta hauek lan aukera bihurtu ziren (euskara menperatzen zuten, hezkuntza maila egokia zuten promotoreak bazeuden, tele-lanak suposatzen duen mugikortasun behar eza ongi egokitzen zen beraien aukeretara eta egun erdiko eta ordu gutxietako lanak ongi zetozkien lan beharrak famili lanekin uztartzeko).

Leer reportaje completo